CCOOk, UGTk eta patronalek % 6,5eko soldata igoera sinatu dute Bizkaiko eraikuntza sektorean
Euskadiko CCOOk, UGT-Euskadik eta Bizkaiko Eraikitzaile Elkarteak (ASCOBI), Bizkaiko Hondeatzaileen Elkarteak (AVE) eta Pintore Maisuek % 6,5eko soldata igoera sinatu dute 2022rako Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmenean, CCOOk jakitera eman duenez. CCOOk % 50eko ordezkaritza du sektorean.
Txema Herrero sindikatuko ordezkariaren ahotan, "albiste ona" da, "eraikuntza erakargarri egiten duelako profesional onak eusteko".
"Mota honetako igoerek eskulana erakartzen dute, are gehiago, enpresek profesionalen gabezia dutenean lurralde historikoan egin beharreko obra guztiak egiteko", azpimarratu du Herrerok.
"% 6,5eko soldata igoera bat adosten duen Euskadiko lehen sektore hitzarmena izan da", goraipatu du CCOOko ordezkariak. Akordioarekin "probintziako sektore hitzarmenak mantentzea eta hobetzea posible dela demostraturik" geratu dela uste du.
Sindikatuak azaldu duenez, "eraikuntza bezala krisiak kaltetutako sektore batean meritu handiagoa du; nahiz eta AHT Bilbora heltzeko edo Lamiakoko ibaia azpiko tunela egiteko lanetan lanpostuak sortzeko gaitasun handia izan".
Aurrerantzean, "sindikatuen lana hitzarmena eta legea betetzen direla bermatzea izango da, enpresa handi zein txiki eta azpikontratatan", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako