Akordiorik gabe Mercedesen; beraz, enpresa soldataren % 80 osatzera derrigorturik ez dago
Aldi baterako lan erregulazioko espediente berriaren negoziazio epea bukatu da Gasteizko Mercedes lantegian, eta akordiorik gabe amaitu da. Ondorioz, enpresa ez dago soldataren % 80 osatzera derrigorturik prozeduran.
Espedientearen kontsulta epea iragan ostiralean amaitu zen, baina bi eguneko luzapena erabaki zuten azken bileran, akordioa ixtea posible izan ez zelako; izan ere, UGTk testua ez babestea erabaki zuen azkenean. CCOO, Ekintza eta PIM babestearen alde agertu ziren.
Proposamenean, enpresak, besteak beste, soldataren % 80 osatzea eskaini zuen, hasierako planteamendua hobetuz. Horrela, beharginek % 70 baino gehiago kobratu behar zuten, aldi baterako lan erregulazio espedienteen araudiak aurreikusi bezala.
Proposamenarekin aurreko bi espedienteen ordainsaria berdintzen zuen Mercedesek. UGTk, nahiz eta ados egon, testua ez babestea erabaki zuen, enpresa-batzordeko beste sindikaturen batek (ELA, LAB edo ESK) bat egitea nahi zuelako.
Blokeo egoera ikusita, zuzendaritzak asteartera arteko epea eman zuen, gehiengo sindikal zabalago bat lortzea eta proposamena sinatzea posible ote zen ikusteko.
Hala ere, gaurko bileran ostiralean gertatutakoa errepikatu da: UGTk bere babesa beste sindikatu batenarekin lotu du, baina ELAk, LABek eta ESKk ez dute bat egin, enpresako eta sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Gauzak horrela, 30 eguneko espedientea ekainera arte aplikatuko da akordio barik; beraz, soldatak osatzeko erabakia enpresaren esku geratu da.
Mercedesen aldi baterako lan erregulazio espedienteen "erabilera masiboa" kritikatu du ELAk agiri batean. Sindikatu abertzalearen esanetan, "behar baino lanegun gehiago lan egin eta larunbatak planifikatu direnean" erregulazio espediente bat proposatzea "ez da normala", are gutxiago, ekoizpen helburu "errekor edo irreala" bete ahal izateko.
Bestalde, enpresak 276 milioi euroko mozkinak izan dituela gogorarazi du LABek. Lan erregulazioa baino lehen, "beste neurri batzuk hartzea posible zen, hala nola, lan erritmoak jaitsi -beti lanpostuak mantenduz- beharginen lan baldintzak hobetuz, okertu beharrean", erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.