Gasteizko Mercedesen lan-erregulazioa ezarriko dute sei hilabetez
Gasteizko Mercedes Benz lantegian sei hilabeteko lan-erregulazioa ezarriko dutela iragarri du zuzendaritzak, ibilgailuak egiteko piezak faltako zaizkiela argudiatuta. UGT sindikatuak zehaztu duenez, neurriak 4.669 langilerengan izango du eragina.
Zuzendaritzak bilera egin du langile-batzordearekin fabrikaren egoera azaltzeko. Alemaniako lantegietan piezak falta diren arren, Gasteizen urte hasiera "bikaina" izan dutela eta, ondorioz, datozen asteetan normaltasunez jardungo dutela azpimarratu dute enpresako arduradunek.
Alabaina, urtarrilaren 30etik aurrera hornidura-arazoak izan daitezkeela aurreikusi dutela eta "ziurgabetasun horren aurrean" aldi baterako lan-erregulazioa ezartzea erabaki dutela azaldu dute.
Aldi baterako lan-erregulazioa ekainera arte egongo da indarrean eta langile bakoitzari gehienez 30 egun aplikatuko zaizkio.
Bestalde, LAB sindikatuak langile kaltetuentzako "baldintza duinak" eskatu ditu eta nabarmendu enpresarena dela ardura eta ezin dela "arazoaren zama guztia langileengan, azpikontraten eta enpresa hornitzaileen gainean jarri".
Ildo horretan, sindikatuak gogora ekarri du Mercedesek iaz "276 milioi euroko irabazia" izan zuela eta, aurreikuspenaren arabera, "aurtengo produkzioa inoizko handiena" izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalgo uretan
Bermeoko ATUNSA enpresako langilea zen. LAB sindikatuaren esanetan, "heriotza ez traumatiko" gisa sailkatu dute, eta enpresa horretan aurten izan den bigarren heriotza ez traumatikoa izan dela salatu du.
Pakistandarrak lanean esplotatzeagatik ikertutako hiru pertsonak aske utzi dituzte, Espainiatik irtetea galarazita
Ikertuek epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu diote, eta epaileak pasaportea kentzea eta hileko lehenengo egunean eta hamabosgarrenean epaitegian agertzea agindu du.
A-15 autobidea osorik zabalduko dute igandean, tunelak egokitzeko lanak guztiz amaitu ostean
Asteburuan behin-behineko seinaleak eta obrako gainerako elementuak kenduko dira eta, lanak bukatzeko, Andoain eta Berastegi artean itxita egongo da errepidea, ostiral gauetik igandera bitarte.
Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita
Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.
Tubos Reunidosen interesa duten "inbertsore berriak" daudela dio Jauregi sailburuak, baina oraindik ez dago "proposamen zehatzik"
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren hitzetan, Tubos Reunidosen zorra berregituratu eta langileak lanera itzuli izana funtsezko bi baldintza izan dira "inbertitzaile berriak erakartzeko".
Papresak erosteko eskaintza bakarra jaso du: CL Grupo Industrialek aurkeztu du proposamen loteslea
Papresa hartzekodunen konkurtsoan sartu eta lehen asteetan balizko iteresdun gehiago zeudela aditzera eman bazen ere, euskal talde bat barne, ez dira eskaintza gehiago aurkeztu ezarritako epearen barruan; CL Group enpresak (Cristian Layri lotutakoa) bakarrik egin du hura erosteko eskaintza loteslea.
Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Aiaran baterien biltegi bat eraikitzeko proiektua
Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiektuak 23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistemak integratzeko.
Astigarraga, etxebizitza garestien dagoen Gipuzkoako hirugarren herria
Prezioa % 55 igo da 4 urtetan eta metro koadroa 5.228 eurotan saltzen da. Donostiaren eta Zarautzen atzetik, udalerririk garestiena da.
Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela
Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".
Kalera atera dira berriro medikuak, protesta egitera, urteko laugarren greba astearen hasieran
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.