Sindikatuek lan erregulazioa errefusatu dute, Mercedesek % 10eko soldata jaitsiera planteatu duelako
Zuzendaritzak aurkeztutako aldi baterako lan erregulazio espediente berria errefusatu dute Gasteizko Mercedes lantegiko sindikatuek, aurrekoaren baldintzak kaskartzen dituelako. Konkretuki, zuzendaritzak % 10eko soldata jaitsiera planteatu du espediente berrian, aurrekoan bezala pieza hornidura arazoak argudiatuta, CCOOko ordezkari batek eitb.eus-i azaldu dionez.
Enpresa-batzordea eta zuzendaritza bigarren aldiz bildu dira ekainera arteko 30 eguneko lan erregulazio berria negoziatzeko. Abenduaren 31an aurreko espedientea bukatu ondoren, iragan astean berria aurkeztu zieten sindikatuei.
CCOOko ordezkariak zehaztu duenez, enpresak "behin betiko eskaintza" % 10eko soldata jaitsiera batekin aurkeztu du. Zuzendaritzaren esanetan, hornidura arazoek "kostuak areagotzen" dituzte.
2021ean ekoizpen programa murriztu zen pieza hornidura arazoaren ondorioz, eta kostu logistikoek gora egin dute; ondorioz, baldintza berdinak mantentzea bideragarria ez dela argudiatu du enpresak, sindikatuen arabera.
Zentzu horretan, aurreko lan erregulazioan langileek soldataren % 80 kobratu zuten, eta oporren eta ordainsarien % 100; oraingoan soldataren % 70 nahi dute, oporrak eta ordainsariak bere horretan mantenduz.
Espedientea negoziatzeko epea otsailaren 4an bukatzen da. Zuzendaritzak akordio bat lortzea espero du, baina otsailaren 4an kontsulta epea adostasunik gabe amaitzen bada erregulazioa "ordainik gabe" aplikatuko dela ohartarazi du.
Bestalde, UGTk uste du egoera ekonomiko eskasa "ezin dutela langileen soldatek ordaindu". Baldintza horiek aplikatzen baldin badira kolektibo batzuek sufrituko dute, sindikatuak kritikatu duenez.
Egutegia eta datorren asteko ekoizpena
Aldi baterako lan erregulazio espedientea negoziatzeko bigarren bilera egin dute goizean. Batzarrean enpresak jakinarazi du "egun ekoizpena datorren asteko bi egunetan soilik izango dela bermatu daitekeela", UGTk aurreratu duenez.
Hala eta guztiz ere, ez da behin betiko erabakia, eta ostegun honetan baieztatuko dute agiri ofizial batean, "hornidura erakartzeko azken saiakeren" berri ematen dutenean.
UGTren hitzetan, testuinguru honetan "otsaileko hiru larunbat aktibatzea ulertezina da"; era berean, zuzendaritzak ostegun honetan agirian baieztatuko du.
Larunbat horietan lan egitea nahi du zuzendaritzak, aste bitartean lanegunen bat bertan behera geratzen ez bada, proiektu berriak eta aurtengo 158.000 ibilgailuen produkzioa bermatzeko, erantsi duenez.
Ondorioz, osteguneko bileraren zain egon beharko da, datorren aste osoan ekoitziko duten jakiteko.
Erdieroaleen hornidura krisiak geldialdi ezberdinak eragin ditu azken hilabeteetan Gasteizko lantegian. Euskadiko enpresa handiena da; izan ere, 5.000 pertsona ingururi lanpostu zuzena ematen die.
Azken geldialdi garrantzitsua urte bukaeran izan zen, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra arte. Helburua piezak pilatzea izan zen txipen hornidura faltaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.