Uholdeak
2021/12/15 - 13:27
Arga ibaiaren uholdeek eragindako kalteak 8 milioitik gorakoak izango dira
Itziar Gomez Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria Azkoienen, Funesen eta Faltzesen izan da uholdeek nekazaritza azpiegituretan utzitako triskantza bertatik bertara ikusten. Urak 12.000 hektareatan egin du kaltea.
2021/12/14 - 20:03
Buñueleko bizilagunek Sanchezi ibaia garbitzea eskatu diote, uholde berriak saihesteko
Lehen kalkuluen arabera, laborantzako 12.000 hektarea kaltetu dituzte uholdeek Nafarroan. Halaber, Foru Gobernuak Ebroko Ur Konfederazioari (CHE) eta Kantauriko Ur Konfederazioari txostena eskatuko die uholdeen aurrean zein aurreikuspen eta jarduketa zituzten jakiteko.
2021/12/14 - 15:58
Legebiltzarrak atzera bota ditu Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Voxen osoko zuzenketak
Osoko zuzenketak atzera bota ondoren, aurrekontuek azken tramitearen bidea hartu dute. Azpiazu sailburuak berriro ere defendatu ditu eta EH Bilduri eskertu dio bere ekarpena.
2021/12/14 - 15:47
Erriberako herritarrek egunerokotasuna berreskuratzeko lanak dituzte
Urak bere onera etortzen hasi dira Nafarroan eta badirudi diru-laguntzak ere izango direla. Hala ere, Erriberako herritarrei kostako zaie normaltasuna berreskuratzea.
2021/12/14 - 15:41
Sanchezen Gobernuak hondamendi eremu izendatuko du Nafarroa ostiralean
Pedro Sanchezek gaur bisitatuko ditu uholdeak kaltetutako eramuak Nafarroan. Chiviteren exekutiboak dirulaguntza gehigarriak iragarri ditu uholdeak kaltetu dituen 34 udalerrietarako.
2021/12/14 - 11:55
Chivitek azaldu duenez, litekeena da uholdeak 12.000 lur hektarea kaltetu izana
Maria Chivitek azaldu duenez, lehen balorazio batean, uholdeek 12.000 hektarea ingururi eragin diete, baina urak behera egin arte ezingo dela behin betiko kalkulu bat egin gehitu du.
2021/12/14 - 00:56
Nafarroa hondamendi naturaleko eremu izendatuko dute eta kaltetutako udalerriek laguntzak jasoko dituzte
Maria Chivite uholdeek kaltetutako 74 udalerrietako alkateekin bildu da eta ezohiko laguntzak jasoko dituztela jakinarazi die. Halaber, herritarrek ez dute udal zergarik ordaindu beharko kaltetutako ondasunengatik.
2021/12/13 - 21:33
Deba ibaiak Altzolako ur lantegian eragindako kaltea bertatik bertara ikusi dugu
Oraindik ez dakite zelan dagoen iturburua, urpean jarraitzen duelako. eta gero ur hori aztertu egin beharko dute. Gabonak arte behintzat ezingo dira lanera itzuli.
2021/12/13 - 21:21
Billodako zubia ireki berri dute, asteburuan erabat isolatuta egon eta gero
Araban, Billodako zubia ireki dute, asteburuan erabat isolatuta egon eta gero. Aztegietan ere, Gasteizekin lotzen dituen bidea ireki dute gaur.
2021/12/13 - 15:32
Nabarmen jaitsi da Zadorra, eta garbiketa eguna da gaur urak hartutako eremuetan
Gasteizko alkateak azken aldian egindako lanei esker kalteak espero zitezkeenak baino txikiagoak izan direla esan du. URA agentziatik ere euren kudeaketaren balorazio positiboa egiten dute, uholde abisuak garaiz eman, eta urtegien mailari eutsi dietelako.
2021/12/13 - 15:26
Uholdeetan kaltetuei laguntzeko Iruñeko Udalak aholkularitza gunea jarri du Arrotxapean
Aste buru gogorra izan da Arga ibaiak utzitako uholdeetan kalteak izan dituztenenetzat. Garbiketa lanetan ibili ondoren, kalte ordainak nola jaso da gaur bizilagun askoren kezka.
2021/12/13 - 15:18
Kalteak zenbatzeko eta laguntzak eskatzeko eguna da gaur Erriberan
Tuteran normaltasunera bueltatu nahian dabiltza. Gaur Ebroko urak egindako txikizioa garbitzeko eguna dute. Garajeak, etxabeak, portalak, negozioak…. lokaztuta utzi ditu uholdeak.
2021/12/13 - 10:45
Egoera nabarmen hobetu da Araban, baina garbiketa lanekin jarraitzen dute
Egoerak hobera egin du Zadorra ibaitik gertu dauden herrietan eta Gasteizera sartzeko eta irteteko bideak irekita daude.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.
2021/12/12 - 22:22
Uholdeek kaltetutako eremua "hondamendi natural" izendatzeko eskatuko du Nafarroako Gobernuak
Bestalde, Chivite presidenteak bere atsekabea agertu du, denboralearen ondorioz Sunbillan eta Elizondon hil diren bi nafarren heriotzagatik.
2021/12/12 - 21:48
Ebro ibaiak urpean utzi ditu Nafarroako Erriberako soroak
Ebro ibaiaren ur emaririk handienak igande arratsaldean zeharkatu ditu Nafarroako Erriberako azken herriak. Ibaiak urpean utzi ditu zelaiak Cabanillasen, Buñuelen eta San Adrianen. Buñuel herriko alkatearen arabera, ostiraletik zekiten etorri behar zitzaiena, eta uholdeek ez dituzte ezustean hartu.
2021/12/12 - 16:18
Normaltasunera itzultzen ari dira Gasteizen, uholdeen ondorioak oraindik nabariak diren arren
Abetxukon, esaterako, tranbia martxan da berriz, baina Presa kaleak trafikoarentzat itxita jarraitzen du.
2021/12/12 - 16:14
Ebro eta Arga ibaien inguruko herrietan ere kalteak garbitzen dihardute
Soroak putzu bihurtuta Cadreitan, urak eramandako auto bat Milagron… Ebro eta Arga ibaiek bere bidean zehar eragindako txikizioak nabariak dira.
2021/12/12 - 15:31
Gaua luzea izan da Tuterako Alde Zaharreko auzokideentzat
Ebro ibaiaren emaria etengabe hazi da eta 06:00etarako metro bete ur zuten kaleetan. Eguneko lehen argiek agerian utzi dute uholdeen ondorioak.
2021/12/12 - 15:28
Azken hamarkadeetako uholderik okerrenak izan dira Tuteran
Ur-goraldiak Alde Zaharra estali du. Gainera, itxita dago Ebroko Zubia, hiriko sarrera nagusia.