Uholdeak
2024/10/17 - 17:25
Euriteek uholdeak eragiten hasi dira Gipuzkoan
Urak Irungo Txingudi ikastolatik gertu dagoen aparkaleku bat estali du, eta auto batzuk harrapatuta geratu dira. Gipuzkoa alerta laranjan dago gauerdira arte, prezipitazio iraunkorrak direla eta.
2024/09/30 - 12:50
200 pertsona inguru hil dira, Nepalen gertatutako uholdeek eraginda
Nepaleko Poliziak adierazi duenez, orain arte 193 hildako eta 96 zauritu daudela baieztatu da, 31 desagertu egoteaz gain; beraz, ez da baztertzen hurrengo orduetan hildakoen kopuruak gora egitea.
2024/09/29 - 21:45
148 hildako eta dozenaka desagertu Nepalen, uholdeen ondorioz
Nepalen, 148 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte uholdeek, eta agintariek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea. Larunbatean, euriak ez du etenik izan, ibaiek gainezka egin dute eta ura milaka etxetara sartu da.
2024/09/24 - 13:00
Uholde handiak Dajlako errefuxiatu sahararren kanpamenduan
Dajla errefuxiatuen kanpamentuan 350 familia ebakuatu behar izan dituzte euri erauntsiak harrapatu eta gero. Urak etxebizitzak bakarrik ez, bertako erietxea eta ikastetxea ere suntsitu ditu. 2015etik ez zutela halako uholderik. Orduan, 25.000 saharar gelditu ziren etxerik gabe.
2024/09/23 - 11:44
Sei pertsona hil eta 10 galdu dira Japoniako erdialdean izandako euriteen ondorioz
Sei pertsona hil dira eta 10 galduta daude asteburuan Ishikawa prefekturan, Japonia erdialdean, izandako euriteen ondorioz.
2024/09/22 - 21:50
Kaleak garbitzen eta kalteak zenbatzen aritu dira Ultzamako Auza herrian, uholdeen biharamunean
Auzatik 60 bat kilometrora, Lezaunen ere, kalte handiak eragin zituen euriteak. Alerta gorria ezarri zuten bertan, hamar minutuan 17 litro ur pilatu baitziren metro koadroko.
2024/09/22 - 15:48
Euri-jasek eragindako kalteak garbitzen eta zenbatzen ibili dira gaur Ultzamako bizilagunak
Larunbatean, alerta gorria ezarri du AEMETek Nafarroa erdialdean, euriteak espero baitziren. Ultzaman, esaterako, 24 orduan metro koadroko 140 litro baino gehiago bota ditu, eta ibaiak gainezka egin du.
2024/09/16 - 20:29
Boris denboraleak gutxienez 14 hildako eta milaka ebakuatu utzi ditu Europan
Boris denboraleak eragindako euriteek gutxienez 14 hildako, milaka ebakuatu, ehunka mila pertsona argindarrik gabe eta kalte material handiak utzi dituzte Europa erdialdean eta ekialdean.
2024/09/16 - 20:12
Boris denboraleak gutxienez 14 hildako eta milaka ebakuatu utzi ditu Europan.
Boris denboraleak eragindako euriteek gutxienez 14 hildako, milaka ebakuatu, ehunka mila pertsona argindarrik gabe eta kalte material handiak utzi dituzte Europa erdialdean eta ekialdean.
2024/09/15 - 23:56
Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira
Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
2024/09/15 - 19:00
1.600 herritar ebakuatu dituzte eta herri ugari urpean geratu dira Polonian Boris ekaitzaren ondorioz
Glucholazy herria erabat geratu da urpean, zubiak hautsi eta ibaiak gainezka egin ondoren. Polonian hildako bat izan dela baieztatu du Donald Tusk Poloniako lehen ministroak.
2024/09/14 - 20:05
Euriteek kolokan jarri dituzte Europa erdialdeko hainbat herrialde
Gutxienez lau pertsona hil dira Errumanian, eta Txekia, Polonia eta Alemania alerta egoeran daude, ibaiek gainezka egin dezaketelako. Austrian, berriz, hondamendi eremu deklaratu dituzte hainbat eskualde.
2024/09/10 - 16:45
Marokoko uholdeek 18 hildako utzi dituzte, tartean espainiar bat
Saharako basamortuan izandako euri-jasek gutxienez 18 hildako utzi dituzte Marokon. Marokoko Meteorologia Zuzendaritza Nagusiak alerta laranja berrezarri du euriteek egunotan kaltetutako guneetan.
2024/09/07 - 20:16
Euriteek urpean utzi dute Lourdesko santutegia
Azken orduetako euri mardulen ondorioz, gainezka egin du Paueko uhaitza ibaiak, eta santutegiko koba, besteak beste, urpean utzi du. Urak bankuak eta aldarearen parte bat harrapatu ditu, baina turistentzat zabalik jarraitzen du. Santutegiko web kameraren irudiak.
2024/08/30 - 13:28
Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian
Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.
2024/08/29 - 12:11
Ur-putzu handiak Bilbon, euriteen ondorioz
Ur-putzu handi batek Bilboko Santutxu auzoko Zabalbide kalea estali du. Zaparrada trumoitsuak espero dira Euskal Herri osoan, baita txingorra ere, lehen ordutik gauerdira arte (Idoia Zuluagaren irudiak).
2024/08/16 - 16:32
Menorcan ekaitzak eragindako kalteak ebaluatzen ari dira hondamendi eremu izendatzea eskatzeko
Es Mercadaleko bizilagunek bat egin dute metro koadroko 204,2 litroko euriteek eragindako kalteak eta utzitako hondakinak garbitzeko. Guardia Zibilak helikopteroz erreskatatu behar izan zituen 16 pertsona eta 5 maskota.
2024/08/15 - 16:55
Balear Uharteak astindu dituen goi geruzetako depresioaren azken kolpeak
Azken orduetan Mediterraneoko kostaldeko hainbat leku gogor astindu dituen goi geruzetako depresioa ahultzen eta Italiarantz mugitzen hasi da, baina azken ukituek gogor astindu dute oraindik Balearretako artxipelagoa.
2024/08/14 - 16:41
Zangozako Zaharren Egoitzako sabaiak amore eman du euriteengatik
Kalte materialak handiak izan diren arren, egoiliarrik ez da zauritu, baina sei gelaz aldatu behar izan dituzte.
2024/08/06 - 13:45
Debby urakanak gutxienez lau hildako utzi ditu Floridatik igarotzean
Debby Floridara iritsi da 130 kilometro orduko haizeekin, eta uholdeak eta kalte handiak eragin ditu. Gainera, 200.000 biztanle inguru elektrizitaterik gabe geratu dira.