UHOLDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

148 hildako eta dozenaka desagertu Nepalen, uholdeen ondorioz

20240929194239_nepal-uholdeak_
18:00 - 20:00
148 hildako eta dozenaka desagertu Nepalen, uholdeen ondorioz
Nepalen, 148 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte uholdeek, eta agintariek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea. Larunbatean, euriak ez du etenik izan, ibaiek gainezka egin dute eta ura milaka etxetara sartu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X