Ukrainako gerra
2025/03/04 - 20:09
Zelenskik eskua luzatu dio Trumpi bakerako bidean aurrera egiteko
X sare sozialean argitaratutako mezu batean, Zelenskik lankidetzari berrekiteko eskatu dio Donald Trump presidenteari, ostiralean Bulego Obalean izandako liskarraren ostean, eta prest agertu da bere "lidergo irmoarekin" elkarlanean aritzeko.
2025/03/04 - 18:41
Zelenskik preso guztiak askatzea eta su-etena proposatu du, Trumpek laguntza guztia geldiarazi ostean
Gainera, Ukrainako presidenteak Donald Trump AEBko presidenteari eskatu dio bi estatuen arteko lankidetza berrezartzea; izan ere, Kievi emandako laguntza militar guztia geldiaraztea agindu du Washingtonek.
2025/03/04 - 08:08
Ukrainari laguntza militar guztia geldiarazteko agindu du Trumpek
Joan den ostiralean Etxe Zurian Trumpen eta Volodimir Zelenski Ukrainiako agintariaren artean izandako liskarraren lehen ondorioa da AEBko presidentearen erabakia.
2025/03/03 - 20:01
Ukrainak AEBri egindako eskariei eutsiko die eta Trumpek ez du Zelenskiren jarrera "luzaroan" onartuko
Donald Trumpek bilera egingo du arratsaldean bere aholkulariekin, Kievera armak bidaltzen jarraitu ala ez erabakitzeko. Ukrainak segurtasun-bermeak izatea defendatzen du Europak ere eta Europa bera berrarmatzea ere mahai gainean dago une honetan.
2025/03/03 - 15:03
Frantziak hilabeteko su-etena proposatu du Ukrainarako, eta Erresuma Batuak dio aukeretako bat dela
Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak uste du orduan ikusiko litzatekeela Putinek "asmo onik ba ote duen"; baina Londresen arabera, baliteke Errusiak indarra hartzeko baliatzea denbora-tarte hori.
2025/03/03 - 08:12
Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/02 - 23:25
Von der Leyen, Londresko hitzorduaren ostean: "Ukraina eta Europa lehenbailehen berrarmatu behar ditugu"
Europako Batzordearen buruak beharrezkotzat jo du kontinenteak "aurrerapauso erraldoi bat" ematea, defentsa indartzeko. Iragarri du datorren ostegunean, martxoak 6, Bruselan egingo den Europako buruzagien goi-bileran helburu hori betetzeko "plan oso bat" aurkeztuko duela.
2025/03/02 - 21:02
Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute
Keir Starmerrek agerraldia egin du igande honetan Londresen egin den goi-bilera informalaren amaieran, eta planaren puntu nagusiak aurkeztu ditu: Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea, haren segurtasuna eta subiranotasuna bermatzea eta AEBren eskutik joatea.
2025/03/02 - 19:43
AEBren ustez, Zelenskik kargua utzi beharko luke lur arraroen itunari eta gerraren amaierari uko egiten badio
"Badirudi arrazoi pertsonal edo politikoengatik Zelenski presidenteak ez duela gerra bukatu nahi; beraz, uste dut arazo larri bat dugula esku artean", adierazi du AEBko Segurtasun Nazionaleko aholkulari Mike Waltzek.
2025/03/02 - 16:54
Ukrainarekiko babesa eta Europaren batasuna irudikatu dituzte agintariek Londresen
Erresuma Batuak Ukrainari buruz hitz egiteko deitutako goi-bilerako parte-hartzaileek familia-argazkia atera dute Londresko Lancaster Housen.
2025/03/01 - 22:18
Londresko goi-bilerak Ukrainan bake "justu eta iraunkorra" lortzeko ekimen europarra indartzea du xede
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Europako 14 herrialdetako buruzagiak hartuko ditu igande honetan, Europar Batasuneko eta NATOko arduradun nagusiekin batera, Ukrainarako bake-negoziazioen aurrean jarrerak batu eta indartzeko.
2025/03/01 - 20:17
Europako buruzagien igandeko goi-bilera prestatzen ari dira Zelenski eta Starmer
Erresuma Batura iritsi da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin bildu eta bihar Londresen egingo den Europako buruzagien goi-bilera prestatzeko. Downing Streeteko egoitza ofizialean elkartu dira, dozenaka jarraitzaile inguruan zain zeudela.
2025/03/01 - 16:44
Zelenski Erresuma Batuan da, igandean europar buruzagiek egingo duten goi-bilera Starmerrekin prestatzeko
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea hartuko du larunbatean Downing Streeten duen egoitza ofizialean. Zelenski AEBtik zuzenean joan da Londresera, Etxe Zurira bisita negargarria egin ostean.
2025/03/01 - 09:43
Zelenskik ez dio Trumpi barkamena eskatu nahi izan, eta esan du "bake justua" bilatzen jarraituko duela
AEBko presidenteak, ordea, uste du Putinen aurka egitera bideratzen duela indarra. Ukrainara laguntza militar gehiago ez bidaltzea aztertzen ari omen da Etxe Zuria.
2025/03/01 - 09:01
Europako agintariek Zelenskiri babesa eman diote, Trumpekin izandako ika-mikaren ondotik
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Espainiak eta Poloniak babesa agertu diote Ukrainako presidenteari.
2025/02/28 - 22:28
Horrelakoa izan da Zelenskiren eta Trumpen arteko ika-mika beroa Etxe Zuriko Bulego Obalean (azpidatzita)
Donald Trump AEBko presidenteak "esker txarrekoa" izatea leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako agintariari.
2025/02/28 - 20:26
Horrelakoa izan da Zelenskiren eta Trumpen arteko ika-mika beroa Etxe Zuriko Bulego Obalean
Donald Trump AEBko presidenteak "esker txarrekoa" izatea leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako agintariari.
2025/02/28 - 20:24
Eztabaida beroa Etxe Zurian: Trumpek "Hirugarren Mundu Gerrarekin jolasean aritzea" egotzi dio Zelenskiri
Bi agintariek ika-mika izan dute Bulego Obalean, eta AEBko presidenteak Ukrainakoari esan dio ez dagoela bere baldintzak inposatzeko moduan. "Une honetan ez duzu jokaldi onik esku artean", ohartarazi dio.
2025/02/28 - 06:00
Zenbat baliabide mineral gordetzen ditu Ukrainako lurpeak?
Donald Trumpek eta Volodimir Zelenskik adostu dute Ukrainako baliabide mineralen ustiapenaren etekinen % 50 inbertsio funts bateratu batera bideratzea. Guztira, Ukrainak munduko baliabide mineralen % 5 ditu.
2025/02/25 - 23:34
Kievek eta Washingtonek Ukrainako baliabide naturalei buruzko akordioa itxi dute
Kievek ez du lortu akordioak aurreikusten dituen onura ekonomikoen truke AEBk idatziz konpromisoa hartzea militarki laguntzen jarraitzeko.