Unibertsoa
2023/03/15 - 21:49
Hauxe da Artemis 3 misioko tripulazioak ilargira joateko erabiliko duen astronauta jantzi berria
Azken eskafrandra duela lau hamarkada diseinatu zuen NASAk. Hau seguruagoa eta eraginkorragoa izango da. Axiom Space enpresak garatu du, eta astronautentzat malguagoa egin dute, mugimenduak errazteko.
2022/11/09 - 20:41
Ikertzaile talde batek, EHUren parte-hartzearekin, unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu ditu
Nazioarteko ikertzaile taldeak galaxiaren grabitazio-eremuaren eredu bat garatu zuen, lente gisa balio izan zuena. Supernobaren irudiak Hubble Espazio Teleskopioarekin hartu ziren.
2022/09/27 - 16:10
Javier Armentia: ''DART misioaren arrakastak asteroideak bideratzea ahalbidetuko liguke''
Iruñeko Planetarioaren zuzendari eta astrofisikoak NASAren misioaz hitz egin du, baita asteroideren batek Lurrean jotzeko aukeraz ere: "Eguzki Sistemaren historiaren denboraldi lasai batean bizi gara".
2022/09/26 - 21:23
DART misioari buruz jakin beharreko guztia: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?
DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
2022/09/25 - 22:50
DART espazio zundak asteartean egingo du talka Dimorfos asteroidearen aurka
Astearte goizaldean, DART izeneko NASAren espazio zundak asteroide baten kontra egingo du talka hori desegiteko asmoz, Lurretik 11 milioi kilometrora.
2022/09/16 - 12:20
DART misioak historia egingo du asteroide baten ibilbidea desbideratzen saiatzean
Misio hori funtsezkoa izango da Lurra asteroideetatik babesteko. Zuzenean jarraitu ahalko da misioa irailaren 26an NASAren bidez.
2022/08/29 - 22:53
NASAren Artemisa I misioa, atzeratuta
Jaurtiketaren atzera kontaketa hasita zegoela, motorretako batek arazoak emateaz gain, hidrogeno ihes bat eta arrakalak topatu dituzte ontzian. Printzipioz, ostiralean saiatuko dira berriro.
2022/06/13 - 22:36
Esne Bidearen mapa zehatzenak izar-lurrikarak eta izar ezezagunak erakusten ditu
Europako Espazio Agentziak Gaia Misioa abiatu zuen 2013an Esne Bidearen alderdi anitzeko mapa zehatzena eta osoena sortzeko.
2022/05/25 - 22:34
Urdaneta lehen euskal satelitearen jaurtiketa, zuzenean eitb.eus-en
Ekitaldia 20:35ean izango da (Euskadiko ordutegian) Cañaveral Lurmuturretik, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streamingez EITBren web gunetik.
2022/05/25 - 21:13
Bidali dute espaziora Euskal Herrian egindako lehen satelitea
Urdaneta sateliteak laupabost urte emango ditu Lurraren inguruan biraka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.
2022/05/25 - 12:31
Euskal sateliteak laupabost urte emango ditu bereizmen handiko irudiak ateratzen
Eider Ocerin proiektua garatu duen ingenieretako batek azaldu duenez, lehen euskal satelitearen zeregina argazkiak ateratzea izango da, ingurumenari buruzko ikerketetan laguntzeko. 20:35ean abiatuko da gaur espaziora, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2022/05/23 - 15:26
Hasi da Urdaneta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea airerateko atzera kontaketa
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
2022/05/23 - 15:14
Hasi da Urdaneta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea airerateko atzera kontaketa
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
2022/05/15 - 19:49
Ilargi-eklipse totala ikusi ahalko da goizaldean Euskal Herrian
Ordu txikitan, eklipsearen hasierako faseak ikusteko aukera izango da, ezkutatu aurretik. Eklipseari begi hutsez begiratzeak ez dakar inolako kalterik eta ez da behar betaurreko berezirik.
2022/05/12 - 19:12
Zer da zulo beltz bat?
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
2022/05/12 - 18:44
Hauxe da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltzaren lehen argazkia
Irudi honekin, EHT teleskopioak frogatu egin du Esne Bidearen erdigunean zulo beltz supermasibo bat dagoela, Sagittarius A* izenekoa.
2022/05/04 - 12:35
2009 FJ1 asteroideak ez du Lurrean talka egingo: bi milioi kilometrora igaroko da
2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.
2022/01/27 - 10:48
20 minututik behin energia igortzen duen inoiz ikusi gabeko objektu bat aurkitu dute Esne Bidean
Lurretik 4.000 argi urtera dago objektu "bitxi" hori. Ikertzaileek uste dute neutroi izar bat izan litekeela.
2021/11/10 - 12:05
AEBk ez du berriro Ilargia zapalduko 2025era arte
2024an iristeko helburua "ez zen bideragarritasun teknikoan oinarritu", Bill Nelson NASAko administratzaileak baieztatu duenez. Txina baino lehenago iristea espero dute. Programa espazial "oso agresiboa eta ona" dute txinatarrek.
2021/08/10 - 23:01
Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko saio bereziak antolatu ditu ostiralera arte
Meteoro gehien abuztuaren 11tik 12ra bitartean ikusiko dira, eta gauerditik aurrera izango dira ordu onenak, eta 02:00etan igaroko dira gehien.