UPN
2022/02/03 - 20:16
Espainiako Gobernuak eta kideek "egonkortasuna" bermatuko dute, lan erreforman bat etorri ez arren
Gobernutik nabarmendu dute "gehiengo progresistak" bere horretan dirauela, eta legeak onartzen jarraituko dutela etorkizunean, lan erreformaren botazioak eraginik izango ez duelarik.
2022/02/03 - 19:29
Diputatuen Kongresuak lan erreforma ozta-ozta baliozkotu du PPko diputatu baten hanka-sartzeari esker
Ezustean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko bi diputatuek ezezko botoa eman dute, alderdiko boto-diziplina hautsiz. PPko ordezkari baten boto telematikoak berdinketa hautsi eta aldeko boza eman du. Antza denez, bozkatzeko orduan hanka sartu du. Beraz, aurreikuspenak ez dira guztiz bete.
2022/02/03 - 17:35
PSNk ez du Maya gaitzetsiko, UPNk lan erreforma babestearen truke
"Sakrifizio handia da guretzat, baina erabaki hau ez da gaur arratsaldeko bilkuratik haratago joango", esan du prentsaurrekoan alderdi sozialistak Iruñeko Udalean duen eledun Maite Esporrinek.
2022/02/03 - 15:16
Gobernuak aurrera aterako du lan erreforma, gehiengo alternatibo bati esker
Eztabaida hasi aurretik, ustez, 176 boto zituen alde baiezkoak eta 173 ezezkotan zeuden. Gauzak honela, denak UPNk zer egingo zain daude. Bere bi diputatuek lan erreformaren kontra daudela esan dute, zuzendaritzak alde bozkatzeko esan dien arren.
2022/02/03 - 10:45
UPNko bi diputatuek lan-erreforma babestea onartu dute, baina ez dute horrekin bat egiten
UPNren botoak erabakigarriak dira Espainiako Gobernuak testu hau aurrera atera ahal izateko, ez baitute Gobernuaren ohiko hainbat bazkideren babesa.
2022/02/03 - 10:10
Sergio Sayas (UPN): ''Ez nator bat nire alderdiaren zuzendaritzak hartu duen erabakiarekin''
UPNko diputatua ez dago ados bere alderdiko presidenteak lan-erreforma babesteko hartutako erabakiarekin, eta ez du argitu nahi izan erabakia onartuko duen ala ez.
2022/01/14 - 22:19
Javier Esparza UPNko zerrendaburua izango da Nafarroako hauteskundeetan
UPNko Kontseilu Politikoko kideen % 91ek Esparzari babesa eman diote. Juan Manuel Rubio beste hautagaiari gailendu zaio; izan ere, bozen % 1,2 soilik bereganatu ditu bigarrenak.
2021/11/25 - 17:55
Kongresuak Espainiako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu du, aldeko 188 botorekin
PSOEren (120 boto), Unidas Podemosen (34), ERCren (13), EAJren (6), EH-Bilduren (5), PDeCATen (4), Mas Pais-Equoren (2), Compromisen, Nueva Canariasen, Teruel Existeren eta PRCren babesa jaso du Gobernuak. Senatura pasatu da orain tramitazioa.
2021/11/18 - 14:29
Mayak indarkeria mota guztiak errefusatu ditu, baina ez du arrazoirik ikusten barkamena eskatzeko
Iruñeko alkatearen ustez, bere alderdiak "ez du ezer egin indarkeria hori gertatzeko", aldiz, esan duenez, "egin duten beste batzuek ez dute barkamenik eskatzen". Iñaki Iriarte alderdikidearen hitzak "goraipatzeko moduko keinua" direla esan du.
2021/11/17 - 23:26
UPNko parlamentari batek barkamena eskatu die Mikel Zabalzaren eta German Rodriguezen familiei
Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariak autokritika egin du eta barkamena eskatu die poliziaren indarkeriaren biktimei 40 urtean babesik ez emateagatik.
2021/07/02 - 23:17
Nafarroan "euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute herritarrek Iruñean
Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen dekretu berriarekin kezkatuta agertu da Euskalgintzaren Kontseilua, lan-postu publikoetan jarduteko probetan euskararen puntuazioari eragiten diolako.
2021/03/18 - 15:17
Eutanasia legea onartu du Kongresuak
Araudia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean. Eskubide hori legeztatzen duen munduko zazpigarren estatua da Espainiakoa.
2021/02/24 - 00:00
Rafael Gurrea hil da, UPNko erreferente eta Nafarroako Parlamentuko presidente ohia
80 urterekin zendu da, Nafarroako politikan ibilbide luzea eginda. Miguel Sanzen aldamenean Nafarroko Gobernuko presidenteorde izan zen.
2021/02/15 - 15:21
Gorenak Nafarroako epaitegietara bideratu du Ayerdi auzia, haren dimisioak bultzatuta
Epaiak dio Auzitegi Gorenak auzi horren gaineko eskuduntza galdu duela, kontseilari zenak kargua uzteko erabakia hartu zuenetik.
2021/01/23 - 17:07
Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak
Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.
2021/01/21 - 21:24
Gorenak diligentziak ireki dizkio Ayerdiri diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
Ikertzen ari diren gertakariek zerikusia dute Davalor enpresari 2015 eta 2017 artean emandako sei mailegurekin. Na+ek dimititzeko eskatu dio "ikertua" delako, baina Gobernuak ukatu egin du.
2020/12/14 - 12:32
Auzitegi Gorenak Ayerdi kontseilariaren aurkako auzi penala zabaldu du
Prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen dio. Ikertzen ari diren gertakariek zerikusia dute Davalor enpresari 2015 eta 2017 artean emandako sei mailegurekin (2.600.000 euro).
2020/10/11 - 14:10
Koronabirusa duela jakinarazi du Esparzak
COVID-19a gogor astintzen ari da Nafarroa, eta kutsatze-katea eteteko neurri murriztaile gehiago iragarri ditu gaur Maria Chivite Foru Erkidegoko lehendakariak.
2020/07/15 - 19:58
Kongresuak erkidegoei 16.000 milioi banatuko dizkien Covid funtsa onartu du
Aldeko 275 boto, kontrako 70 eta bi abstentzio izan ditu. Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak azpimarratu du diru hori "lasaitasuna" helarazten diela erkidego guztiei.
2020/06/28 - 12:29
Esparza eta Sayas aurrez aurre, UPN alderdiaren presidentetzarako
Gaur egiten ari diren 12. Kongresuan aukeratuko dute datozen urteotan alderdia zuzenduko duen presidentea. 16:00etatik aurrera emango da jakitera bozketaren emaitza.