Ura
2020/02/25 - 14:25
Amonioa antzeman dute berriro Aixolako ubidean, Zaldibarko zabortegitik gertu
Konposatu toxikoa den amonio-kopuru handia neurtu dute, berriro, Aixolako ubidean. URAk zehaztu du, nolanahi ere, Aixolako urtegian ez dela inolako gorabeherarik izan.
2020/02/20 - 21:56
Zaldibarren ura arazteko iragazkiak saltzeko iruzur batez ohartarazi dute
Horrelako eskaintzarik jasoz gero, Ertzaintzari jakinarazteko eskatu die Udalak herritarrei. Berrizen ere antzeko iruzur batez ohartarazi du Udalak.
2020/02/18 - 19:57
Zabortegiaren inguruko produktuak kontsumitzea arriskutsua ez dela ziurtatu dute
Lurzorua kutsatuta ez dagoela egiaztatu ostean, Elikadura Segurtasunerako teknikariek zabortegiaren inguruko baserrietako produktuak kontsumitzeko debekua bertan behera uztea proposatuko dute.
2020/02/18 - 13:35
Amonio eta metalen presentzia igo egin da Zaldibar inguruko ibaietan, URAren arabera
Dena dela, txorrotako ura "normaltasunez" edaten jarraitu ahal dela azpimarratu du Uraren Euskal Agentziak, zabortegiko lixibiatuen maila "etxeko hondakin-uren baliokidea" delako.
2020/02/18 - 11:58
Ibaien berezko ibilbidea
Ibaiek erribera naturalak behar dituzte, landare trinkoz estaliak.
2020/02/13 - 14:23
Epe motzeko kutsadura gertakariak
Euri zaparradek saneamendu sare eta araztegiak kolapsatu egin ditzakete. Halakoetan, saneamendu sistemak era baimenduan isurtzen ditu uholde ur horiek hondakin urekin batera nahastuta.
2020/02/11 - 13:26
Zaldibarko uraren eta airearen analisiek osasunerako arriskurik egotea baztertu dute
Osasun Sailak adierazi duenez, Zaldibarko, Eibarko eta Ermuko herritarrek "segurtasun osoz" edan dezakete ura, eta ez da amiantorik antzeman.
2020/02/06 - 12:44
Isurketa guneak josten
Hiri eta herrietan isurketa gune guztiek ondo konektatuta beharko lukete egon.
2020/01/28 - 16:15
Elkarrekin, indartsu
Uraren kudeatzaile txikiak batu eta profesionalizatu beharko lirateke
2020/01/21 - 16:50
Lursail pribatuak eta ibaiaren zaintza
Ibai bazterretako zoruak pribatuak dira, baina guztiona den ibaiarekiko badute betebeharrik.
2020/01/15 - 15:51
Martxan da Zadorra ibaiko hobekuntza proiektuaren 2. fasea
Prezipitazio handiko tarteetan, berez hartzen duen lekua ibaiari itzultza dute helburua Abetxuko eta Gamarra Nagusiaren arteko obrek.
2020/01/14 - 14:02
Lurraldeko uretan kalte berririk ez!
Etxeak eta herriak diseinatzerakoan, ura buruan; gizakiok ezin dugu denon ura kutsatu.
2020/01/07 - 12:43
Ur-masak
Ibaiak, itsasadarrak, hezeguneak eta akuiferoak uraren zikloaren partaide dira.
2019/12/16 - 12:59
Kutsatutako ura, kutsatutako lurretik
URA agentziak egindako azken neurketaren arabera baimendutako maila gainditu egiten da Nerbioi itsasadarrean. Lindano hondakinak botatako zabortegietatik filtratzen da kutsatutako ura.
2019/11/15 - 11:42
Ura 160 zentimetrotaraino igotzea espero dute gaur Venezian
San Markos plaza zeharkatzeko jartzen dituzten pasabideak kendu egin behar izan dituzte, ura igotzen bada flotatzen hasiko direlako.
2019/11/06 - 10:17
Getxok ur hornidura guztiz berrezarri du, apurtutako hodia konpondu ostean
Guztira, 25.000 biztanle geratu dira ur barik goizaldean Negubide kaleko tutu bat hautsi ondoren. Eguerdian konpondu dute arazoa.
2019/10/30 - 11:40
Uraren faktura % 6 garestituko da Bizkaian, batez beste 11,5 euro gehiago urtean
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arabera, azpiegiturak eta zerbitzuaren kalitatea egungo eta etorkizuneko hiri urei buruzko eskakizunetara egokitzeko hartu du erabakia.
2019/10/16 - 15:58
Lea-Artibain ur murrizketak ezarri dituzte
Urtegiak ohiko mailan daude, baina URA Agentziak dio Lea-Artibaik badaezpada hartu duen neurria egokia dela, ibaiaren osasuna eta biztanleen hornidura bermatzen dituelako.
2019/10/16 - 00:24
Ur kontsumoa murriztu dute Lea-Artibai eskualdeko 8 udalerritan
Artibai errekak hornitzen ditu, eta ur gutxi du euri faltagatik. Beraz, herritarrei hainbat gomendio egin dizkiete eta, Ondarrun, esate baterako, Udalak neurriak hartu ditu dagoeneko.
2019/09/29 - 18:45
Donostian, Añorgako errekan, isuria izan dela salatu du Eguzkik
Aparra agertu dela baieztatu dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i eta URA agentziako teknikari batek lagina hartu duela aztertzeko. Ez dago isuriaren jatorriaren inguruko daturik oraindik.