Uraren faktura % 6 garestituko da Bizkaian, batez beste 11,5 euro gehiago urtean
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak % 6 igoko ditu datorren urtean. Gauzak horrela, Bizkaiko etxebizitzetan batez beste 11,5 euro gehiago ordainduko dituzte urtean uraren fakturan.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Arrigorriagan egin duen Batzar Nagusian hartu du erabakia. Izan ere, erakundeak egindako azterlanen arabera, egungo tarifekin zerbitzua ematetik eratorritako gastuen % 86 inguru estaltzen da.
Hala, Ur Partzuergoaren arabera, beharrezkoa da pixkanaka % 100era hurbiltzea, "urari buruzko Europako zuzentarauaren kostuak berreskuratzeko printzipioari jarraiki".
Gainera, erakunde horren arabera, igoera horrek "lurraldeak bere azpiegiturak eta zerbitzuaren kalitatea hiri urei buruzko egungo eta etorkizuneko euskal eta europar araudiak finkatzen dituen eskakizunetara egokitzeko behar duen inbertsioa bermatzen du".
Bestalde, batzarrak 183,5 milioi euroko aurrekontua onartu du 2020rako, eta, horrenbestez, aurreko ekitaldiarekin alderatuta 4,5 milioi euro gehiago izango ditu. Ildo horretatik, aurrekontu osoaren % 36,4 hornidura eta saneamendu azpiegituretan inbertsio berriak egiteko erabiliko da.
Guztira, 66,8 milioi euro bideratuko dira horretara, eta horietatik 10 milioi euro Ur Partzuergoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin udalerrien azpiegiturak hobetzeko sinatutako hitzarmenetik datoz.
Bestalde, Partzuergoak jakinarazi duenez, 2019ko urtarriletik irailera bitartean 918 familiek jaso dute saneamendu-tasaren % 80ko hobaria haien fakturetan, hau da, 2.571 likidaziok jaso dute hobaria, guztira, 37.125 euroko zenbatekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.