Usansolo

2023/07/06 - 11:34
Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea jarriko dio Usansolo bereizteari Espainiako Gobernuak emandako ezezkoari
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi berriak adierazi duenez, "guk arau foral bat daukagu eta onartu zenean ez zen errekurtsorik aurkeztu". Usansolok arau guztiak betetzen dituela gogorarazi du. "Aldundi bezala legitimitate guztia daukagu helegitea aurkezteko", adierazi du Etxanobek.
2023/06/29 - 18:42
Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Usansolo Galdakaotik bereiztea
Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea, ez baita 5.000 biztanlera iristen.
2023/06/16 - 22:33
EH Bilduk eta Usansolo Herria eta Auzoak herri plataformek legealdirako akordioa sinatu dute Galdakaon
Horrela, Iñigo Hernando (EH Bildu) Bizkaiko herri horretako alkatea izango da berriro. Hiru indarrek 2019an hasitako bideari eutsiko diote 2023-2027 agintaldian, eta Galdakaok "ezberdinen arteko eta babes handiko" gobernua izango du.
2023/05/05 - 12:50
Mertxe Aizpurua: "Datorren astean ekimen bat aurkeztuko dugu Usansolorekin lotuta"
EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramailearen arabera EH bildu, EAJ eta Elkarrekin-Podemos harremanetan daude Usansolo Herria plataformak eskatuta.
2023/05/04 - 23:33
Usansolo 2027. urtera arte zuzenduko duen udal gobernua, martxan
Juan Agustin Aizpuru Usansolo Herriko kidea izendatu dute batzorde kudeatzaileko presidente.

2023/05/04 - 21:47
Usansoloko batzorde kudeatzailea jaio den unea
Gaur eratu dute Bizkaiko 113. herri gisa Usansoloko Udala gobernatuko duen batzorde kudeatzailea, Bizkaiko Foru Aldundiak duela astebete izendatu ondoren. Horretan, Juan Agustin Aizpuru izendatu dute presidente.
2023/05/04 - 10:37
Udalerri berria zerotik eraikitzea, Usansoloko batzorde kudeatzailearen erronka
Usasonsolo Herria (UH) plataformako partaide eta batzordekideekin mintzatu gara euren zereginen inguruan, baita izan ditzaketen zailtasunei buruz ere.
2023/05/04 - 10:15
Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/04 - 07:00
Gaur eratuko dute Usansolo 2027. urtera arte gobernatuko duen batzorde kudeatzailea
11 kideetatik 8 Usansolo Herria plataformakoak dira, eta 3, EAJkoak. Dena dela, M28aren ostean, aldaketak egon litezke banaketan. Gainera, Estatuko Abokatutzak desanexioaren aurka aurkeztutako helegitea ebazteko dago.
2023/04/25 - 13:57
Usansolo gobernatuko duen batzorde kudeatzailea maiatzaren 4an eratuko dute
Aldundiak batzordea izendatu du 2019ko hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuta: 11 kideetatik 8 Usansolo Herria plataformakoak dira, eta 3, EAJkoak. Dena dela, M28aren ostean, aldaketak egon litezke banaketan. Gainera, Estatuko Abokatutzak desanexioaren aurka aurkeztutako helegitea ebazteko dago.
2023/04/18 - 11:39
Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).

2023/02/20 - 17:55
Zein egoeratan dago Usansoloren desanexio-prozesua eta zeintzuk dira hurrengo urratsak?
Udalerria sortzeko prozesuak aurrerapausoak ematen jarrai dezake. Horrela, orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio kudeaketa batzorde bat sortzea, hauteskundeak egin arte udal baten funtzioak beteko dituena.
2023/02/20 - 13:40
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo Galdakaotik bereizteko galarazpena
Iazko abenduaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren aurka egin zuen Estatuko Abokatutzak, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita.

2023/01/23 - 13:10
Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaok alegazioak aurkeztuko dizkiote Usansoloren prozesua geldiarazteko helegiteari
Gaur bukatzen da epea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak datorren hilabetean hartuko du erabakia.
2022/12/30 - 18:14
Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Usansoloren desanexioaren aurka
Joan den azaroaren 23an, Usansoloko herrigunea Galdakaoko Udaletik desanexionatzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du, uste duelako desanexioak urratu egiten duela udalerri berriek gutxienez 5.000 biztanle izateko baldintza.
2022/11/23 - 21:17
Usansolo ospakizunetan murgildu da, Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren
40 urteko borrokak ospakizunari eman dio lekua. Galdakaotik banatzeak aukera berriak ekarriko dizkiela sinetsita daude.

2022/11/23 - 13:21
Espainiako Gobernuak ez du "eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere" Usansoloren desanexioaren aurrean
Exekutiboak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duen ala ez.
2022/11/23 - 12:32
Usansoloko desanexioa, pausoz pauso
Batzar Nagusiek akordioa onartu eta aldizkari ofizialean argitaratu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko Udala, lurraldeko 113.a, sortzeko pausoak ematea.
2022/11/23 - 12:15
Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu da
Orain arte Galdakaoko auzo izan dena udalerri bihurtzea onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Espero zen bezala, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak egin dute horren alde; PPk abstentziora jo du, eta sozialistek kontra bozkatu dute. Hain justu, erabakiaren kontrako helegitea iragarri du PSE-EEk.
2022/11/23 - 12:07
Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea): "Usansolotarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartu genuen"
Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok, Gernikan, Usansoloko desanexioa gauzatuta, berretsi egin du konpromiso hori: "Honaino heldu gara".