Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Usansoloko batzorde kudeatzailea: Gaur eratuko dute Bizkaiko 113. herri gisa Usansoloko Udala gobernatuko duen batzorde kudeatzailea, Bizkaiko Foru Aldundiak duela astebete izendatu ondoren. Hain zuzen ere, 11 kidek osatuko dute batzordea: 8 batzordekide Usansolo Herria (UH) plataformakoak izango dira, eta beste 3ak, EAJkoak.
- Greba Justizia Administrazioan: Funtzionarioek manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Madrilen, Justizia Ministerioaren egoitzaren aurrean. Aurten Justizian egiten duten hirugarren greba da. Letraduek, bestalde, bi hilabeteko geldialdia egin zuten, eta hilean 450 eurorainoko soldata-igoera lortu zuten.
- Interes-tasen igoera: Europako Banku Zentralak bilera du, eta adituek diote 50 puntu igoko dutela oraingoan diruaren prezioa. Horrek hipotekak garestitzea ekarriko du berriro ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da