Ustezko ustelkeria politikoa
2024/02/23 - 13:20
Espainiako Gobernuak ''gardentasun osoz'' lagunduko dio Justiziari Koldo Garciaren auzian, Cuerporen esanetan
Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministro epainiarrak esan du horrela jokatu beharko luketela denek Abalos ministro ohiaren aholkuari zenaren kasuan, eta hala egingo duela behintzat Espainiako Gobernuak.
2024/02/23 - 12:08
Koldo Garciak bi urtetan ondarea 1,5 milioi handitu zuela ikertzen ari da epailea
Benidormen bere alaba adingabearen izenean, eta hipotekarik gabe, erosi zuen etxebizitza dago aztertzen ari diren ondasunen artean.
2024/02/22 - 13:43
Epaileak pasaportea kendu die Koldo Garcia Abalosen aholkulari ohiari eta atxilotutako beste bi laguni
Pasaportea kentzeaz gain, Garcia, De Aldama eta Iñigo Rotaetxe enpresaburuari hamabostean behin epaitegira joateko betebeharra ezarri die epaileak.
2024/02/21 - 21:01
Abalosen aholkulariaren atxiloketaren eta ministro ohiaren kargugabetzearen arteko lotura ukatu du Sanchezek
"Deigarria egiten zait hain jeloskor egotea, gogoratu nahi dut Feijoo PPko presidente izendatu zutela, aurreko buruzagiak Madrilgo presidentearen ustelkeria kasu baten inguruan salaketa jarri ondoren, zehazki Ayusoren anaia tartean zegoen", adierazi du Sanchezek.
2024/02/21 - 15:36
Abalos ''txundituta'' eta ''atsekabetuta'', Koldo Garcia bere aholkulari izandakoaren atxiloketagatik
Diputatuen Kongresuko pasilloetan egin dituen adierazpenetan azaldu duenez, hedabideen bitartez jakin du atxiloketaren berri. Pandemia garaian eta maskarak erosterakoan iruzur egin zuelakoan atxilotu dute.
2024/02/21 - 13:59
Abalosen aholkulari ohi Koldo Garcia atxilotu dute pandemia garaian maskaren erosketan iruzur egin zuelakoan
Ikerketaren arabera, Koldo Garcia, PSNren zinegotzi ohi Uharten, eta haren beste bazkide bat, Victor de Aldama, dira 53 milioi euroko balioa zuten kontratuetatik desbideratutako diruaren ustezko sarearen buru. Abalosek "txundituta" eta "atsekabetuta" dagoela adierazi du.
2024/02/20 - 12:33
Bidegi auzia berriz ireki du Gipuzkoako Auzitegiak, eta txosten independente bat eskatu du
Gipuzkoako Auzitegiak partzialki onartu du EH Bilduren errekurtsoa, eta Bidegi auziko kereiletako bat artxibatzea baliogabetu du, AP-1 autobidearen eraikuntzan ustez dirua bidegabe erabiltzeagatik.
2024/01/09 - 13:58
Fiskaltzak hiru akusaturi dirua bidegabe erabiltzearen kargua kendu die Alonsotegi auzian
Horrela, fiskalak bere ondorioak eta zigor eskaerak aldatu ditu Laneder enpresako arkitektoarentzat eta bi ordezkarirentzat. Beste akusatu batentzat, akusazio guztiak atzera bota ditu eta azken txostenean absoluzioa eskatu du.
2023/12/12 - 13:58
Ayerdiren dimisioa eragin zuen auzia artxibatu dute, instrukzio prozesua gehiegi luzatzearen ondorioz
Iruñeko epaitegi baten autoaren arabera, ez dute erabaki inor ikertu gisa deklaratzera deitzea instrukzio prozesuaren epeetan. Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilari ohiak, dimisioa eman zuen auzia ezagutarazi zenean.
2023/11/28 - 12:52
Cospedalek lekuko gisa deklaratu du PPk Barcenasen abokatuari ustez egindako presioen inguruan
PPko idazkari nagusi ohia Auzitegi Nazionalera joan da Luis Barcenas diruzain ohiak eta Javier Gomez de Liaño abokatuak Gurtel auziari buruzko informaziorik ez emateko ustez jaso zituzten presioen inguruan lekuko gisa deklaratzera.
2023/11/15 - 18:44
Ayusok Pedro Sanchezi 'puta semea' deitzen dion unea grabatu dute telebistako kamerek
Pedro Sanchezek Ayusoren nebari eragiten zion ustezko ustelkeria kasuaz hitz egin duenean egin du keinua Ayusok.
2023/11/07 - 17:55
Portugalgo lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, ustelkeriagatik haren aurkako ikerketa abiatu ondoren
Antonio Costak ziurtatu du ez duela legez kanpoko ekintzarik egin, baina, halere, uste du "edozein ekintza kriminalekin" zerikusia izan dezakeen "susmoa" egote hutsa ez dela bateragarria lehen ministro karguarekin.
2023/10/30 - 20:41
Telleriak kartzelara joan beharko du, Arabako Auzitegiak azken erregu-helegiteak atzera bota ondoren
72 orduko epea emango diote EAJko buruzagi ohiari espetxean sartzeko. Auzitegiak dio azken helegiteetan Telleriak ez duela "datu berririk gehitu", eta emandako argudioak lehendik "aztertuta" zeudela.
2023/10/17 - 15:25
Aitor Telleriaren defentsak erregu errekurtsoa aurkeztu du, espetxeratzea saihesteko
Kartzelara ez sartzea eskatu zion Telleriak Arabako Auzitegiari irailean, gaixo zegoela argudiatuta, baina eskaria ukatu zioten. Sei urte, hilabete bat eta hamabost eguneko zigorra ezarri zion epaileak Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiari.
2023/10/13 - 17:31
Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu Jorge Fernandez Diaz eta taldekideak Barcenas zelatatzea egotzita
Fiskaltzak 15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, eta epaileak, oraingoz, 120.000 euroko fidantza ezarri die ministro ohiari, Villarejori eta Eugenio Pino polizia-operazioen zuzendariorde ohiari.
2023/09/29 - 15:23
Aitor Telleriak espetxe zigorra bete beharko du
Arabako Auzitegiak errefusatu egin du Arabako EAJko buruzagi ohi eta De Miguel kasuan kondenatuaren gaixotasunagatiko espetxeratze-etete eskaera, horren gaitzak “espetxean tratatu daitezkeelako”. Halaber, ezetsi egin du zigorraren betearazpena etetea indultu-eskaera izapidetzen den bitartean.
2023/08/23 - 21:48
Beste arazo bat Rubialesentzat: epaile batek informazioa eskatu du New Yorkera egin zuen bidaia bati buruz
Madrilgo instrukzioko epaitegi bat Federazioko ustezko ustelkeria-delituei buruz egiten ari den ikerketaren barruan sartzen da eskaera hori; besteak beste, Piquerekin batera Superkopa Saudi Arabiara eramateagatik komisiorik kobratu ote zuen ikertzen ari da.
2023/08/04 - 10:36
Trumpek ukatu egin du 2020ko hauteskundeetako emaitzak aldatzen saiatu izana
Donald Trump AEBko presidente ohiak (2017-2021) bere burua errugabetzat jo du gaur Washington hiriko gorte baten aurrean, 2020ko hauteskundeetako emaitzak iraultzen saiatzeagatik. "Jazarpen politikoa" salatu du Trumpek.
2023/07/31 - 23:10
Auzitegi Nazionalak baldintzapean aske utzi du Villarejo, ihes egiteko arriskurik ikusten ez duelako
Komisario ohiari 19 urteko kartzela-zigorra ezarri diote sekretuak agerrarazteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik, baina oraindik ez da irmoa.
2023/07/24 - 15:16
19 urteko espetxe zigorra Villarejorentzat, Tandem auziko lehen epaian
Auzitegi Nazionalak sekretuak ezagutarazteagatik eta merkataritza dokumentuak faltsutzeagatik zigortu dute komisario ohia.