Uxue Barkos
2015/07/21 - 16:08
Yolanda Barcinak eta Uxue Barkosek botere aldaketa gauzatu dute
Goizean elkartu dira Yolanda Barcina eta Uxue Barkos. Ekitaldi hori eginda, dena prest da bihar 11:30etan inbestidura saioan Barkosek karguaren zina egin, eta lehen presidente abertzalea izateko.
2015/07/21 - 12:25
Barcinak eta Barkosek botere aldaketa 'normaltasun osoz' egin dute
Oraindik jardunean dagoen presidenteak Presidentziari eta Gobernuari lotutako informazioa helarazi dio Barkosi. Datozen egunotan kontseilariek egingo dute gauza bera.
2015/07/21 - 12:22
EAJ:'Espainiaren batasuna nagusitasunean eta ukapenean oinarritzen da'
Gainera, Andoni Ortuzarren esanetan, "Uxue Barkosek zentzuz egingo du aldaketa" eta "haize freskoa ekarriko" du.
2015/07/21 - 11:14
Eta orain, zer? Uxue Barkosen hurrengo urratsak
Gobernua osatzeko eta Nafarroan «aldaketa sakona» gauzatzeko emango dituzten hurrengo pausoak
2015/07/20 - 21:54
Nuin (Ezkerra):'Aldaketa anitza eta ezkertiarra aldarrikatu dugu beti'
Nuinen ustez, 'UPNk egindako politikei aurre egiteko alternatiba' lortzeko lan egin dute: 'Pribatizazioei, austeritateari eta UPNren eta alderdi bitasunaren agoniari aurre egiteko'. (Gaztelaniaz)
2015/07/20 - 20:30
Nafarroako parlamentariek Uxue Barkos presidente berria zoriondu dute
Uxue Barkos Gero Baiko hautagaia Nafarroako presidente izendatu du Parlamentuak. Bozketaren ostean, Uxue Barkos presidente berria zoriondu dute Nafarroako parlamentariek.
2015/07/20 - 20:18
Uxue Barkos, Nafarroako presidente berria: bozketaren unea
Gero Baiko hautagaiak bere koalizioko parlamentarien babesa jaso du, baita EH Bilduko, Ahal Duguko eta Ezkerrako ordezkariena ere. PSN abstenitu egin da. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.
2015/07/20 - 19:41
Uxue Barkos, Nafarroako presidente
Geroa Baiko hautagaiak bere koalizioko parlamentarien babesa jaso du, baita EH Bilduko, Ahal Duguko eta Ezkerrako ordezkariena ere. PSN abstenitu egin da. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.
2015/07/20 - 18:59
UPN: 'EH Bilduk kontrolatuko du benetan Nafarroako Gobernua'
Geroa Baik esan du 'elkargune berri bat eraikitzeko erronka" duela; EH Bilduren arabera, ituna gogoetaren fruitu da; "demokrazia parte-hartzailearenganako interesa berpiztu da", dio Ahal Duguk.
2015/07/20 - 15:48
Araiz (EH Bildu): 'Gobernu honen ekintza errealak espero ditugu'
EH Bildu, Barkosi: "Gure konfiantza eta leialtasuna zureak dituzu, gogor arituko gara, batzen gaituenean indarrak batuko ditugu, banatzen gaituenean beharrean".
2015/07/20 - 14:41
Argazkiak: Uxue Barkosen inbestidura saioa
Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako Gobernuko hurrengo presidentearen inbestidura saioa, Foru Parlamentuan.
2015/07/20 - 13:16
Uxue Barkos: 'Aldaketa sakonaren garaia heldu da Nafarroara'
'Gure gizarteak esan digu bere begiradaren prisma beste bat dela, poliedrikoa, aurpegi gehiago dituena', esan du Uxue Barkosek.
2015/07/20 - 12:43
Barkos: 'Gobernu berriak ez du mendekutik eta gorrototik lan egingo'
'Gure gizarteak esan digu bere begiradaren prisma beste bat dela, poliedrikoa, aurpegi gehiago dituena', esan du Geroa Baiko hautagaiak, euskaraz eta gaztelaniaz egin duen hitzaldian.
2015/07/19 - 15:51
Lau indar politikok babestuta, Uxue Barkos izango da presidente berria
Bihar goizean abiatuko dute inbestidura saioa Nafarroako Parlamentuan. Uxue Barkos izango da presidente berria, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak babestuta.
2015/07/18 - 19:41
'Kezkagarria da Cosidok nahita egitea hanka-sartzeak', dio Geroa Baik
Koldo Martinez Urionabarrenetxearen esanetan, "Uxue Barkosek gidatuko duen hurrengo Gobernua egokiena izango da gizarte nafarraren nahiak eta aniztasuna ordezkatzen".
2015/07/18 - 13:24
Uxue Barkosen inbestidura saioan abstenitzea proposatu du Chivitek
Hori proposatu du PSNko idazkari nagusiak alderdi horretako Eskualde-Batzordean. Nafarroako Gobernuko presidente berriaren inbestidura saioa datorren astelehenean izango da (jatorriz, gaztelaiaz).
2015/07/17 - 20:24
Barkos: 'Neurri asko hartuko ditugu UPNren politikei aurre egiteko'
Nafarroako presidente izango denak esan du "aukera paregabea" dutela "politika berria egiteko" eta “neurri berriak” hartzeko "gizartearen beharrei" erantzute aldera.
2015/07/17 - 14:34
Uxue Barkos, Nafarroako lehen presidente abertzalea
Kazetari, diputatu, zinegotzi... eta orain "aldaketa"ren kudeatzaile izan beharko da Foru Gobernuko hurrengo presidentea.
2015/07/16 - 22:07
Nafarroako Gobernu berria osatuko duten kideen izenak adostu dituzte
Manu Ayerdi EAJren Nafarroako presidentea eta Miguel Laparra NUPeko irakaslea izango dira presidenteordeak, Gero Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak lotu duten akordioari esker.
2015/07/16 - 13:21
Uxue Barkos Nafarroako presidentetzarako hautagai izendatu dute
Proposamena astelehenean eztabaidatu eta bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan. Babes nahikoa lortuta, asteazkenean inbestituko dute Barkos.