Vladimir Putin
2023/06/25 - 11:31
Wagnerreko matxinoak txalo artean agurtu dituzte Errusiako Rostov herrian
Wagner mertzenario errusiarren taldeko buru Yevyeni Prigozhinek atzera egin du eta bere borrokalariak kanpamenduetara itzuliko direla iragarri du. Amaiera jarri dio, horrela, herrialde horretako boterea kolokan jarri duen 24 orduko krisi larri bati.
2023/06/24 - 21:15
Moskuko alkateak jaiegun izendatu du astelehena eta herritarrei joan-etorrian ez ibiltzeko gomendatu die
5000 mertzenario dira hiribururantz doazenak. Moskuko Hiri-fiskaltzak iragarri du, "terrorismoaren aurkako operazio-erregimena" aplikatzearen ondoriozko murrizketak izango direla desplazamenduetan, garraiobide pertsonaletan eta komunikazioetan.
2023/06/24 - 16:29
AEBak eta EBko potentzia handiak arnasari eusten ari dira, Wagnerreko mertzenarioen matxinadaren aurrean
AEBek eta Europar Batasunak, biek ala biek, esan dute egoera monitorizatzen ari direla. Errusiako presidenteak traiziotzat jo du Wagner taldeak hartutako bidea, eta matxinadan parte hartu duten guztiek zigor saihestezina jasoko dutela adierazi du.
2023/06/24 - 12:54
Wagner Rostoven sartu izana Errusiari ''traizio'' egitea eta ''labankada'' gisa hartu du Putinek
"Matxinada militarra prestatu zutenak, beren kideen aurka armaz altxatu direnak, Errusiari traizio egin diote, eta ordaindu egingo dute. Eta krimenak egitera bidean daudenei, akats garrantzitsu hau ez egiteko eskatzen diet", esan du Putinek.
2023/06/19 - 16:43
Frontea aurrera doa pausoz pauso, eta milaka ukrainar etxera itzuli ahal izateko zain daude
Ukrainako armadak beste herri bat askatu du Zaporiyiako frontean. Frontea aurrera doa pausoz pauso, eta milaka desplazatu albiste onen zain daude etxera itzuli ahal izateko.
2023/06/19 - 14:54
Errusiako Justiziak beste epaiketa bat hasi du Navalniren aurka, eta 30 urteko zigorra ezar diezaiokete
Errusiako oposizioko burua 2022ko ekainetik dago preso. Estremismoagatik epaituko dute oraingoan, muturreko ekintzak finantzatzea eta bultzatzea eta herritarren eskubideen aurka egin zuen erakunde bat sortzea leporatuta.
2023/06/16 - 19:58
Errusiaren lehen arma nuklear taktikoak iritsi dira Bielorrusiara
Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan du prozesua beranduenez urte amaieran amaituko dela. "Udaren amaieran edo urte amaieran, prozesu hori guztia amaituta egongo da. Baina disuasio-neurri bat da", ziurtatu du.
2023/06/16 - 16:42
Kajovkako presa apurtu zenetik orduro neurtzen dute erradioaktibitatea Zaporiyian
Ukrainak poliki egin du aurrera hegoaldeko frontean. Fronte honetan gerraren berezko arriskuari istripu nuklear baten arriskua gehitzen zaio. Errusiak Europako zentralik handiena okupatu du inbasioa hasi zenetik eta inguruko hirietan erradioaktibitatea neurtzen dute orduero, istripu baten beldur.
2023/06/14 - 10:46
Berlusconiri omenaldia egin diote, milaka pertsona bildu dituen estatu-hileta sinboliko batekin
Milaka pertsona bertaratu dira Duomo plazara, Milango katedral ezagunaren parean, Silvio Berlusconiri azken agurra emateko eta ekitaldia pantaila erraldoietatik jarraitzeko. Bertan bildutakoen txaloen artean jaso dituzte gorpuzkiak.
2023/06/14 - 09:24
Gertukoek azken agurra eman diote Silvio Berlusconiri, eta gaur izango da estatu- hileta
Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izan eta senitarteko eta lagunek bakarrik bisitatu ahal izan dute Arcoreko Villa Martinon paratutako beilatokia. Hileta arratsaldean izango da, Milango katedralean.
2023/06/13 - 12:30
Gutxienez sei hildako Kryvyi Rih Zelenskiren jaioterriaren aurkako erasoan
Misilekin egindako bonbardaketa masibo batek gutxienez sei hildako utzi ditu Kryvyi Rih hirian, Volodímir Zelenski presidentearen jaioterrian.
2023/06/12 - 18:37
Silvio Berlusconi hil da
Italiako lehen ministro ohia 86 urterekin hil da, Milango ospitale batean. Ostiralean eraman zuten San Raffaele erietxera, eta bertan zendu da, aspalditik pairatzen zuen leuzemia tarteko. Bihar, asteartea, hil-kapera publikoa irekiko dute, eta asteazkenean estatu hileta egingo dute.
2023/06/12 - 16:40
Gerran dagoen hiri baten beharrei auzo osoak ur azpian dituen hiri batenak gehitzen zaizkie orain Khersonen
Presa lehertu eta astebetera, uraren maila jaisten hasi da Kherson eskualdean. Hala ere, azken orduetan, artilleria erasoak areagotu egin dira inguruan.
2023/06/09 - 19:26
Ukrainiarren kontraerasoa abian dela ziurtatu du Putinek
Errusiako presidentearen arabera, agerian da erreserba estrategikoen erabilera. Dena dela, oraingoz Ukrainako erasoaldi guztiek porrot egin dutela ziurtatu du agintari errusiarrak
2023/06/08 - 13:44
Ukrainak dio Khersonen 600 kilometro koadro urpean daudela Kajovkako presa suntsitu ondoren
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Kherson probintziara joan da gaur, bertako agintariekin batera larrialdi operazioak koordinatzeko, Kievek Errusiako armadari egozten dion Kajovka presaren suntsipenak eragindako hondamendiaren aurrean.
2023/05/21 - 11:30
Zelenskik atzera egin eta azpimarratu du "ez duela uste" Errusiako Armadak Bakhtmut hartu duenik
Hiriaren garrantzi estrategikoa gutxietsi du Ukrainako presidenteak, esanez ez dela "ezer geratzen", eta eraikin guztiak "suntsitu" dituztela. Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Armada eta mertzenarioak zoriondu ditu.
2023/05/20 - 19:35
Errusiari presio egiteko eskatu diote G7ko buruzagiek Txinari, Ukrainako gerra amai dadin
Halaber, hainbat neurri hartuko dituztela iragarri dute, "hornidura-kate kritikoetan Txinarekiko gehiegizko dependentziak murrizteko helburuarekin". Dena dela, Txinarekin sinatutako merkataritza-akordioak bertan behera utzi gabe.
2023/05/19 - 12:05
Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aztertzen ari dira G7ko herrialdeak
Munduko zazpi ekonomia nagusietako buruzagiek Errusiaren ahalmen ekonomikoa mugatu nahi dute, gerrarako baliatzen dituen armak eskuratzeko zailtasunak jarriz eta ezarritako zigorrak saihesteko baliatzen dituen balizko hutsune legalak zuzenduz.
2023/05/11 - 14:25
Trumpek esan du Putinek "akatsa" egin zuela Ukraina inbaditzean, eta ukatu du gerra kriminala dela
"Presidente banintz, egun batean konponduko nukeen, 24 ordutan", zehaztu du Estatu Batuetako presidente ohiak.
2023/05/09 - 12:36
Putinek Mendebaldeari egotzi dio banaketaren, gatazken eta munduko iraultzen errudun izatea
"Guk nazioarteko terrorismoari buru egingo diogu, Donbasseko herritarrak defendatuko ditugu eta gure segurtasuna bermatuko dugu", esan du errusiar presidenteak Plaza Gorrian, desfile militarrean, egindako agerraldian.