IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tourraren astea, trafiko operazioaren aurkezpena eta altxamendua Errusian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB Tour 2023 Grand Depart Pays Basque ikurrinen banaketa reparto
EITB Tour 2023 Grand Depart Pays Basque ikurrinen banaketa reparto

Honako gai hauek hartuko dituzte hak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tourraren astea: Larunbatean abiatuko da Bilbotik Frantziako Tourraren 110. edizioa. Hiru egunetan, EAEko dozenaka herri eta hiri zeharkatuko ditu. Bizkaiko hiriburuan, asteazkenetik hasiko dira nabaritzen trafikoan aldaketak, Tourra dela eta.

- Irteera operazioaren aurkezpena: Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak udako irteera-itzulera operazio berezia aurkeztuko du gaur.

- Altxamendua Errusian: Wagner taldearen altxamenduaren ondoren, ikusteko dago Vladimir Putin Errusiako presidenteak nola erantzuten duen. Altxamendua geldiaraztea lortu bazuen ere, asteburuko oldarraldiak agerian utzi du sistema errusiarraren "ahultasuna".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X