Volodimir Zelenski
2024/07/08 - 13:47
Umeentzako ospitale bat kaltetu da Errusiak Kieven aurka egindako eraso berri batean
Gutxienez zazpi hildako eta 11 zauritu daude, eta litekeena da kopuruak gora egitea. Vlodomir Zelenski Ukrainako presidenteak adierazi duenez, "pertsonen, haurren eta, oro har, gizateriaren aurka egindako krimen guztiengatik erantzun beharko du" Errusiak.
2024/06/16 - 19:08
Amaitu da Ukrainarako bakea bilatzeko goi-bilera, 12 herrialdek sinatu ez duten adierazpen batekin
Zelenski pozik agertu da adostutako testuarekin, eta eskerrak eman dizkie goi-bileran parte hartu duten nazioarteko ordezkariei. Herrialdeek elkarrizketekin maila teknikoan jarraitzea adostu dute.
2024/06/15 - 18:48
Zelenski: "Bakerako Gailurrean historia nola egiten den ikusiko dugula uste dut"
Errusiak ez du parte hartuko, eta bakea negoziatzeko baldintza gisa jarri du Ukrainako tropak Donbassetik eta herrialdearen hegoaldetik erretiratzea eta NATOn sartzeari muzin egitea.
2024/06/14 - 16:48
Frantzisko aita santua G7aren goi-bilerara iritsi da Biden, Lula, Zelenski eta Macronekin biltzeko
Goi-bilera egiten ari diren hoteleko golf zelaian hartu du lur aita santuaren helikopteroak, eta bere kabuz jaitsi da hegazkinetik, mugitzeko arazoak dituen arren. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egin dio harrera aita santuari.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/06 - 12:58
Nazioarteko agintariek Normandiako lehorreratzearen 80. urtemuga gogora ekarriko dute gaur Frantzian
Lehen aldiz, antolatzaileek ez dute Errusiako ordezkaririk gonbidatu; bai, ordea, Ukrainako presidentea. Guztira, 25 estatuburu eta gobernuburu izango dira han.
2024/06/02 - 21:24
Kharkiveko egoerari eusteko gai da oraingoz Ukraina, Errusiari erasotzeko jasotako baimenen ondorioen esperoan
Zelenskik uste du Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela.
2024/05/31 - 21:50
NATOko hainbat herrialde, Ukrainari eurek bidalitako armak erabiltzeko baimena ematetik gertuago
"Nazioarteko legea betez eta modu arduratsuan egitea nahi dugu", esan du Aliantzako idazkari nagusi Jens Stoltenbergek komunikabideen aurrean.
2024/05/27 - 17:04
Sanchezek iragarri du 1.130 milioi euro emango dizkiola aurten Ukrainari armak erosteko
Zelenskik, bere aldetik, zehaztu du akordioak 5.000 milioi euroko diru-laguntza aurreikusten duela guztira 2027a arte.
2024/05/27 - 16:33
Bi urteko eraso errusiarraren ostean, Ukrainari babesa ematea ''beharrezkoa'' dela adierazi du Sanchezek
Espainiako presidenteak azpimarratu duenez, "Ukrainako jarrera adoretsua inspirazioa da demokrazian, bakean eta estatuen arteko berdintasunean sinesten dugunontzat".
2024/05/27 - 15:11
Pedro Sanchez Volodimir Zelenskirekin bildu da Moncloa Jauregian
Ukrainako presidenteak eta Espainiako gobernuburuak segurtasun akordio bat sinatuko dute. Akordio horren arabera, Espainiak armamentuan laguntza bermatzeko eta handitzeko konpromisoa hartzen du, herrialdeak Errusiaren erasoaldiari aurre egin ahal izan diezaion.
2024/05/27 - 15:06
Felipe VI .a erregeak Volodimir Zelenski hartu du Espainiara iristean
Ukrainako agintaria Espainiara etorri da, Pedro Sanchezekin biltzeko, diputatuen Kongresua bisitatu eta Espainiako Erregearekin bilera bat izateko.
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/26 - 20:02
Errusiak Kharkiveko hipermerkatu baten aurkako erasoan hildakoak 16 dira jada, eta zaurituak 43
Gainera, 8 lagun desagertuta daude. "Ikusitakoa ikusita, erasoak merkataritza-gunea zeukan helburu, eta jende mordoa zegoen bertan. Hau terrorismo hutsa da", salatu du Kharkiveko alkate Igor Terejovek.
2024/05/26 - 10:13
Sei pertsona hil eta 40 zauritu ditu Errusiak Kharkiveko brikolaje hipermerkatu baten aurkako erasoan
"Hainbat lagun desagertuta eta beste asko zaurituta daude. Ikusitakoa ikusita, erasoak merkataritza-gunea zeukan helburu, eta jende mordoa zegoen bertan. Hau terrorismo hutsa da", salatu du Kharkiveko alkate Igor Terejovek.
2024/05/25 - 22:35
Errusiak Kharkiveko hipermerkatu bati eraso egin, eta gutxienez sei hildako eta dozenaka zauritu eragin ditu
Errusiak Ukraina ipar-ekialdeko Kharkiv hiriaren kontrako erasoa egin du, eta gutxienez sei hildako eta dozenaka zauritu eragin ditu hipermerkatu batean, bertako agintarien arabera.
2024/05/15 - 14:47
Zelenskik bidaia guztiak atzeratu ditu, Kharkiveko fronteko ekintzak ikuskatzeko
Ukrainako presidenteak nazioarteko hainbat bidaia zituen programatuta, ostiral honetan Espainiara egin beharreko bisita barne, baina horientzako data berriak aurkitzea eskatu du.
2024/05/13 - 22:37
Ukrainari babes militarra emateko akordioa sinatuko dute Zelenskik eta Sanchezek, Kongresutik pasa gabe
Datarik zabaldu ez bada ere, epe motzean izango omen da bilera Madrilen. Podemos akordioaren aurka mintzatu da, "gerra areagotzen" lagunduko duelako eta ez duelako "bakea lortzeko ezertan" lagunduko.
2024/05/04 - 20:23
Zelenski bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Errusiak
Barne Ministerioak, xehetasun gehiago eman gabe, adierazi duenez, Errusiako Zigor Kodean jasotako delitu batekin lotuta ari dira bilatzen.
2024/03/26 - 09:39
Putinek aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren eskua atzean egonda
Errusiako presidenteak argudiatu duenez, terroristak Ukrainatik ihes egiten saiatu ziren. "Nor zuten zain?", galdetu du.