Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kharkiveko egoerari eusteko gai da oraingoz Ukraina, Errusiari erasotzeko jasotako baimenen ondorioen esperoan

Zelenskik uste du Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela.
Supermerkatu baten aurkako erasoa Kharkiven
Supermerkatu baten aurkako erasoa Kharkiven. Artxiboko irudia: EFE

Errusiak Kharkiven —herrialdearen iparraldean— emandako aurrerapausoei eusteko gai da oraingoz Ukraina, baina aireko erasoetan nagusi izaten jarraitzen du Moskuk, ukrainarrek dituzten gabeziez baliatuta.

Bitartean, Kievek erabilitako drone leherkor txikiek indarra ematen diote Ukrainari, etsaien erasoak uxatzeko bidean. Dena den, AEBk eta Alemaniak eurek bidalitako armak erabiltzeko emandako baimenak ekarriko dituen ondorioen esperoan daude ukrainarrak.

Bestalde, Errusiak abiatutako erasoaldiaren fokua den eremua —ipar-mendebaldea— "kontrolpean" dute ukrainarrek, Armadako Estatu Nagusiak jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, Jortitsia taldeko bozeramaile Nazar Voloshinek esan du gaur-gaurkoz Vovchansk hiriaren % 70 dutela kontrolpean.

Horren hitzetan, droneak erabakigarriak dira errusiarren erasoak gelditzeko. Esparru horretan, gainera, bere esku du ekoizpena Ukrainak; alegia, ez da aliatuen bidalketen aiduru egon behar.

Hala eta guztiz ere, bi Patriot misil jasotzeko itxaropena du Ukrainak, "Kharkiv babesteko", esan zuen duela gutxi hango presidente Volodimir Zelenskik The Guardian egunkari britainiarrari emandako elkarrizketan, eta armen eta munizioen bidalketa oso motel doala onartu zuen. 

Horiek horrela, Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X