Amaitu da Ukrainarako bakea bilatzeko goi-bilera, 12 herrialdek sinatu ez duten adierazpen batekin
Amaitu da Ukrainarako bakea bilatzeko nazioarteko goi-bilera, 12 herrialdek sinatu ez duten adierazpen batekin. Testuak gaitzetsi egiten du Errusiak elikagaien zein nuklearren segurtasuna arriskuan jartzea, gerra-arma gisa erabiltzen dituela ziurtatuz. Munduko 60 buruzagi eta 90 gobernuko ordezkari inguru bildu dira asteburuan Suitzan.
Honako herrialde hauetako ordezkariek ez dute adierazpena sinatu: Brasil, India, Hegoafrika, Armenia, Bahrain, Indonesia, Mexiko, Libia, Saudi Arabia, Txina, Thailandia eta Arabiar Emirerri Batuak.
Dena dela, 80 herrialde baino gehiago izan dira amaierako adierazpena babestu dutenak, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Argentina, Txile, Ekuador eta Europar Batasuneko ordezkariak tartean.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea pozik agertu da adostutako testuarekin, eta eskerrak eman dizkie goi-bileran parte hartu duten nazioarteko ordezkariei, nuklearrekin arriskurik ez sortzeko borondatea agertzeagatik.
"Eskerrak eman nahi dizkiet goi-bilera honetan parte hartu duten ordezkariei, Zaporizhiako zentral nuklearrean segurtasuna berrezartzeko beharra ulertu dutelako, une honetan Errusiaren esku dagoela jakinda", gaineratu du Zelenskik.
"Elikagaien segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da munduko herrialde guztientzat. Elikagaien merkatuetako edozein disrupzio Errusiak nahi duen kaoserako bide zuzena da", gaineratu du Zelenskik.
Bi egun bilduta irtenbideak bilatzeko
Ukrainarako bakea bilatzen duen nazioarteko goi-bileraren bigarren eta azken saioa egin dute igande honetan Suitzan. Ehun bat herrialdetako presidenteek eta ordezkariek euren ikuspuntuak eta kezkak azaldu dituzte asteburuan, gatazka konpontzeko baliagarriak izan daitezkeen irtenbideak bilatu nahian.
Hala, amaierako testuan segurtasun nuklearraren garrantzia azpimarratu, eta Zaporizhiako zentral nuklearrak Ukrainaren erabateko kontrolpean funtzionatu behar duela nabarmendu dute. Horrez gain, salgaiak Itsaso Beltzetik garraiatzeko behar besteko segurtasuna eskatu dute.
Errusiarekin benetako bake-negoziazioak hasteko asmoarekin antolatu dute nazioarteko goi-bilera hau. Adierazpenak, ordea, ez du argitu bake-prozesu honek nola jarraitu behar duen, ezta hurrengo hitzordu baterako eperik finkatu ere.
Goi-bileran parte hartu duten herrialdeek elkarrizketekin maila teknikoan jarraitzea adostu dute. Aholkulari bereziek parte hartuko dute, eta segurtasuna berrezartzeko ideia zehatzen inguruan arituko dira lanean.
Gai nuklearrari dagokionez, nazioarteko buruzagiek adierazi dute energia nuklearraren edozein erabilera segurua izan behar dela eta ingurumenari buruzko babes-neurriak kontuan hartu behar direla. Ildo horretatik, arma nuklearrak erabiltzeko edozein mehatxu erabat onartezina dela azpimarratu dute.
Adierazpenean jorratu duten beste gai nagusia elikagaien segurtasuna da. Produktuak etengabe ekoitzi eta hornitzeko, ezinbestekoa da Itsaso Beltzeko merkataritza-nabigazioaren segurtasuna bermatzea, bai eta bertako portuetarako eta Azoveko itsasokoetarako sarbidea ere.
"Onartezina da portuetan edo itsas-ibilbideetan merkataritza-ontziei egindako erasoak, bai eta portu-azpiegitura zibilen aurkakoak ere", azpimarratu dute buruzagiek.
Adierazpenaren hirugarren eta azken puntuan gerrako preso guztiak askatzeko deia egin dute, Errusiaren eta Ukrainaren esku daudenen arteko truke baten bidez, hain zuzen ere.
Horrez gain, atal horretan bertan nabarmendu dute haurrak eta legez kanpo atxikita dauden ukrainar zibil guztiak itzuli ahal izatea ahalbidetu behar dela.
Gaurko mahai-inguruetan, gerra honek eragindako arrisku nuklearra murrizteko eta elikagaien segurtasunean eragin gutxiago izateko irtenbideak aztertu dituzte, baita gerrako preso guztiak askatzeko neurriak eta Errusiak kontrolatzen dituen lurraldeetara deportatutako pertsonak Ukrainara itzultzeko aukera ere.
Ildo horretatik, buruzagi politikoek honako gai hauek jarri dituzte mahai gainean: arrisku nuklearra, Afrikako elikadura-krisia Ukrainako zerealen esportazioak etetearen ondorioz, Latinoamerikako inportazioen kostuak handitzea eta gerrak europarrentzat dakarren mehatxua, besteak beste.
"Bide egokian gaude, aurrera goaz, eta goi-bilerak Europako ohiko buruzagiekin batera Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat buruzagi erakarri izanak bide onetik goazela erakusten du", esan du Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du Espainiak konpromiso "argia" duela politiken eta baliabideen bidez Ukrainako gerraren eragina eta ondorioak arintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.