Volodimir Zelenski
2022/11/15 - 15:46
Ukrainako gerra eta munduko ekonomian izan dituen ondorioak, hizketagai G20aren goi bileran
Errusiak hasitako gerra suntsitzailea gelditzeko garaia dela nabarmendu du Zelenskik eta bakea lortzeko dituzten baldintzen berri ere eman du Errusia Ukrainatik irtetea tartean. Eskaerak, zuzenean entzun ditu Errusiako atzerri ministroak, Putin ez baita Balira joan.
2022/11/14 - 13:35
Zelenskik Kherson bisitatu du: ''Gerraren amaieraren hasiera da''
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ezusteko bisita egin du Khersonera, Kievek berreskuratu berri duen hirira. Herrialdeko bandera igo du Zelenskik hiriaren erdian egindako zeremonia batean.
2022/11/13 - 22:30
Donetsk eta Luhanskeko ikasleak "desmobilizatzeko" agindu du Putinek
"Putinek ikasleak desmobilizatzeko, eta eskoletara itzultzea antolatzeko agindu du", azaldu dute Kremlinetik. Bestalde, igande honetan leherketak izan dira Luhansk hirian, Errusiako hedabideen arabera.
2022/11/11 - 21:16
Ukrainako bandera jarri dute berriro Khersonen, Errusiak atzera egin ondoren
Zelenskik ziurtatu du egun "historikoa" dela. Ukrainarrak hirian sartu arren, Moskuk baztertu egin du hiriari eta probintziaren iparraldeko zatiari uko egitea. Izan ere, berehala eremuak bonbardatzen hasi da.
2022/11/04 - 15:54
Hiriburuko erakundeetatik Errusiako bandera desagertu izana ''tranpa'' bat izan daitekeela uste du Ukrainak
Ukrainako armadak aurrera egin du Kherson eskualdean, baina ez dago argi tropa errusiarrek atzera egin duten ala ez. Atzo zabaldu ziren irudietan Khersoneko gobernuko eraikina, hori bai, Errusiako banderarik gabe zegoen.
2022/11/03 - 18:19
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ez du bonba zikinaren zantzurik aurkitu Ukrainan
"Orain arte ditugun emaitzen gaineko gure ebaluazio tekniko eta zientifikoak ez du topatu deklaratu gabeko jarduera edo gai nuklearren aztarnarik", egindako ikuskapenetan, esan du, ohar batean, Agentziako zuzendari nagusi Rafael Grossik.
2022/11/02 - 13:26
Errusia Ukrainatik zerealak esportatzeko akordiora itzuli da
Larunbatean, Errusiak eten egin zuen Ukrainako zerealak esportatzeko akordioa, Sebastopolen izandako erasoarengatik.
2022/11/01 - 15:46
Zerealez zamatutako hiru ontzi atera dira Ukrainako portuetatik
Ontzi horien ikuskapena Nazio Batuen Erakundeko adituek egin dute, eta Errusiak ez du bere onespena eman. Istanbulgo akordioa etenda, Itsaso Beltzean nabigatzearen arriskuaz ohartarazi du.
2022/10/31 - 15:41
EITB Mediak Velyka Oleksandrivka bisitatu du, errusiarrek okupatu zuten lehen herrietako bat
Orain dela gutxi berreskuratu dute herri hau ukrainarrek. Bertako biztanleen artean izua eragin duten Wagner Errusiako tropen basea izandakoa barrutik ikusteko aukera izan du EITB Mediako lantalde batek.
2022/10/28 - 21:13
Errusiak amaiera eman dio irailean dekretatutako mobilizazio partzialari, Jerson gotortzen duen bitartean
Gainera Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak urkainar bi instalazio nuklearretan egin behar duen bisitaren zain dago Erruskao Gobernua; izan ere, Ukrainari egotzi dio "bonba zikina" egiten ibiltzea.
2022/10/25 - 12:03
Kiev ilunpean esantu da
Kiev argindarrik gabe geratu da Errusiak hainbat zentral elektriko suntsitu ondoren. Joan den otsailaren 24an gerra hasi zenetik, Errusiak 85 eraso egin ditu Ukrainako instalazio elektrikoen aurka, eta horietako 51 urrian baino ez dira erregistratu.
2022/10/24 - 14:39
Errusiak bonba zikinen balizko erabilerari buruz egindako akusazioak ukatu ditu Ukrainak
Gerra hasi zenetik 8 hilabete bete direnean, Ukrainak duela aste batzuk hasitako kontraerasoarekin jarraitzen du. Ukrainako iturrien arabera, tropa errusiarrak Khersonetik erretiratzen hasi dira.
2022/10/19 - 19:29
Sakharov sariak Ukrainako herriaren "borroka eta adorea" aitortu ditu Errusiaren erasoaren aurrean
Ukrainaren hautagaitzak Kolonbiako Egiaren Batzordearena eta Julian Assange ekintzailearena gainditu ditu azken fasean.
2022/10/19 - 17:06
Putinek gerra legea ezarri du irailean anexionatutako Ukrainako lurraldeetan, eta Kherson ebakuatzea agindu du
Gerra legea ostegunean sartuko da indarrean Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia eskualdeetan.
2022/10/18 - 16:07
Zelenskik dio zentral elektrikoen % 30 suntsitu dituztela eta horrek itzalaldi handiak eragin dituela
Dron kamikazeen erasoa gertatu eta 24 ordura, Kiev normaltasuna berreskuratzen saiatzen ari da. Gaur Errusiak zentral elektrikoei eraso egin die beste behin.
2022/10/18 - 13:31
Errusiaren eraso berriak Kieveko hornidura elektrikoko instalazioen kontra
"Ukraina okupatzaileen supean. Hoberen egiten dutena egiten jarraitzen dute: herritar zibilak izutzea eta hiltzea", idatzi du Volodimir Zelenskik Telegramen.
2022/10/18 - 13:18
Kievek Errusiaren beste eraso bat jasan du azpiegitura elektriko baten aurka
Gainera, Mykolaiv hirian, S-300 misil batek etxebizitza bat suntsitu du, eta eraso horretan emakume bat hil da. Lore-azoka bati ere eraso diote.
2022/10/18 - 12:25
Nord Stream gasbidearen zati kaltetuaren lehen irudiak
Suediako "Expressen" egunkariak 80 metroko sakoneran hartutako Nord Stream 1eko hodietako bat erakusten duten irudiak argitaratu ditu. Puntu horretan 50 bat metro hodi falta dira, eta hodiaren muturrak bihurrituta eta urratuta daude.
2022/10/17 - 16:51
Drone kamikazeek lau zibil hil dituzte Kieven, eta misil batek beste lau Sumyn
Errusiak 43 drone kamikaze jaurti ditu gaur goizean Ukrainara, eta horietatik 37 Kievek bota ahal izan ditu, Ukrainako aire armadak baieztatu duenez. Errusiako Defentsa Ministerioak, ostera, ziurtatu du Ukrainan eraso nahi zituen helburu guztiak "lortu" dituztela.
2022/10/17 - 11:13
Errusiak Kievi eraso dio drone kamikazeekin
Tiroz, aire defentsako soldaduak drone suizidak gelditzen saiatu dira. Hainbat leherketa egon dira Kiev erdigunean. Gehienak energia azpiegituren aurka egindako erasoak izan dira, baina hainbat apartamentu eraikin ere kolpatu dituzte.