Gerra Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ez du bonba zikinaren zantzurik aurkitu Ukrainan

"Orain arte ditugun emaitzen gaineko gure ebaluazio tekniko eta zientifikoak ez du topatu deklaratu gabeko jarduera edo gai nuklearren aztarnarik", egindako ikuskapenetan, esan du, ohar batean, Agentziako zuzendari nagusi Rafael Grossik.
Auto bateko barnealdea, Dnipron (Ukraina), eraso baten ostean. Argazkia: EFE.
Auto bateko barnealdea, Dnipron (Ukraina), eraso baten ostean. Argazkia: EFE.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ostegunean jakitera eman duenez, bere ikuskatzaileek ez dute aurkitu zantzurik ondorioztatzeko Ukraina saiatu denik bonba atomiko "zikina" egiten, herrialde horretako hiru leku zehatz ikuskatuta: "Orain arte ditugun emaitzen gaineko gure ebaluazio tekniko eta zientifikoak ez du topatu deklaratu gabeko jarduera edo gai nuklearren aztarnarik", egindako ikuskapenetan, esan du, ohar batean, Agentziako zuzendari nagusi Rafael Grossik.

Grossik gogora ekarri duenez, azken egunotan Nazio Batuetako agentzia nuklearreko adituek "egiaztatze jarduerak" egin dituzte, Ukrainako hiru tokitan, "herrialde horretako Gobernuak hala eskatuta". Grossiren arabera, ikuskatzaileek "Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak aurreikusita zituen ekintza guztiak gauzatu ahal izan ditu, eta ez dute inolako mugarik izan lekuak bisitatzeko".

Errusiak hiru toki horietako ekintzen gaineko alegazioak aurkeztu zituen, eta horren ondorioz eskatu zuen Ukrainak Agentziak ikuskapena egitea. Hain zuzen, hemen egin dute: Kieveko Ikerkuntza Nuklearreko Institutuan, Zhovti Kodyko Prozesamendu eta Meatzaritza Ekialdetarreko Fabrikan, eta Dniproko Pivdennyi Makinak egiteko Ekoizpen Elkartean, zehaztu du Agentziak.

Eskaria jasota, "segituan bidali nituen ikuskariak hiru toki horietara, egiaztapeneko lan tekniko eta independentea egin dezaten", adierazi du Grossik. Nazioarteko adituak "egun gutxi batzuetan" joan ziren bertara, "eta kontrol lanak baldintza zailetan egin dituzte, kontuan izanik Ukrainan gatazka dagoela".

Horrez gain, ingurumen laginak jaso dituzte, laborategietan aztertzeko (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak Vienan du egoitza). Lagin horien bidez, posible da iraganean eta egun egindako jardueren gaineko informazioa jasotzea, eta helburua da jakitea ea gai nuklearrik maneiatu den, zehaztu du oharrak.

Grossik nabarmendu duenez, erakundea "prest dago horrelako egiaztapen jarduerak egiteko Ukrainan, frogatzeko ez dagoela deklaratu gabeko jarduerarik edo gairik, eta, hortaz ez dela gairik erabili modu desegokian".

Errusiako Gobernuak salatu zuenez, Ukraina saiatzen ari zen sortu eta erabili "bonba zikin" bat, Moskuri leporatzeko suntsipen handiko armak egiten ari zela, eta, hala, Mendebaldeko erantzun gogorra sortzeko; Kievek, baina, ezeztatu egin du hori.

Arma erradiologikoa ere izenekoa, bonba zikina lehergailu konbentzionala da, dinamita bezalakoa, eta gai erradioaktiboz aberastuta dago. Hori, lehergailuak eztanda eginda, barreiatu egiten da, arma kimikoen kasuan ere gertatzen denez.

Baliteke errusiar Armadak Jersonen atzera egitea

Jersonen, bestalde, Errusiaren aldeko agintariek onartu dute aukera dagoela errusiar Armadak atzera egiteko; halaber, herritarrei esan diete premiaz hiritik irteteko. Eskualde administraritzako egoitzatik, errusiar bandera desagertu egin da.

"Litekeena da gure tropak Jersoneko Dnieper ibaiaren ezkerraldera joatea", esan du Kiril Stremousovek, alegia, Moskuk ezarritako gobernatzaile ordeak. Errusiar Armada eskuinaldera joateak ekarriko luke Jerson hiria Ukrainaren mendean izatea, eta hiri hori da, hain zuzen ere, Errusiak kanpaina militarrean kontrolatu ahal izan duen eskualde hiriburu bakarra. Martxoan Kieveko kanpoaldetik edo irailean Jarkov eskualdetik atzera egin behar izatea bezalako porrota litzateke, handiagoa ere.

"Jersonen, bizitzak Aurrera jarraitzen du. Ez dago arazorik elikagaiekin. Ukrainar indarrek jarraitzen dute ahaleginetan defentsa lineak apurtzeko", idatzi du gobernatzaile ordeak Telegramen. Herritarrei gogorarazi die "ahalik eta lasterren" alde egin behar dutela.

Sare sozialetan, Jersoneko eskualde administraritzako egoitza agertu da, errusiar banderarik gabe. Martxoan zegoen bertan. Hala ere, Kiev zuhur agertu da; Ukrainako inteligentzia militarreko buru Kyrylo Budanoven arabera, Errusiak, Jersoneko frontean, 40.000 bat gizonek osatutako armada du, eta, gainera, ondoen prestutako soldaduak dira.

Donetsken, herrialdeko ekialdean, ekintza militarrak berriro gaiztotu dira, baina horrek ez du eragotzi Errusiak eta Ukrainak presoen beste trukaketa bat egitea; hain zuzen ere, 107na eman dizkiote elkarri.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X