Volodimir Zelenski
2025/02/28 - 20:26
Horrelakoa izan da Zelenskiren eta Trumpen arteko ika-mika beroa Etxe Zuriko Bulego Obalean
Donald Trump AEBko presidenteak "esker txarrekoa" izatea leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako agintariari.
2025/02/28 - 20:24
Eztabaida beroa Etxe Zurian: Trumpek "Hirugarren Mundu Gerrarekin jolasean aritzea" egotzi dio Zelenskiri
Bi agintariek ika-mika izan dute Bulego Obalean, eta AEBko presidenteak Ukrainakoari esan dio ez dagoela bere baldintzak inposatzeko moduan. "Une honetan ez duzu jokaldi onik esku artean", ohartarazi dio.
2025/02/25 - 23:34
Kievek eta Washingtonek Ukrainako baliabide naturalei buruzko akordioa itxi dute
Kievek ez du lortu akordioak aurreikusten dituen onura ekonomikoen truke AEBk idatziz konpromisoa hartzea militarki laguntzen jarraitzeko.
2025/02/25 - 08:49
Albiste izango dira: Ukrainako gerrari buruzko negoziazioak, M8ko manifestazioak eta Zurrunbiloa proiektua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/24 - 20:54
Trump aste honetan edo hurrengoan bilduko da Zelenskirekin Washingtonen, lur arraroei buruzko ituna ixteko
"Zelenski presidentearekin bilduko naiz. Baliteke aste honetan edo datorren astean etortzea akordioa sinatzeko, eta hori ondo legoke", adierazi du AEBko presidenteak.
2025/02/24 - 13:55
Von der Leyenek dio Ukraina 2030 baino lehen sar daitekeela EBn, Kievek erreformak egiten jarraitzen badu
Antonio Costa Europar Kontseiluko presidenteak gaineratu du bat-egitea "Ukrainaren etorkizunerako segurtasun bermerik garrantzitsuena" izango litzatekeela.
2025/02/24 - 13:42
Ukrainarentzat 1.000 milioi euroko laguntza militarra iragarri du Sanchezek
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena dela eta Kieven egindako goi-bileran parte hartu du Espainiako Gobernuaren presidenteak. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak harrera egin dio. "Beharrezkoa den denbora guztian Ukraina laguntzen jarraituko dugu", azpimarratu du Sanchezek.
2025/02/24 - 11:05
Kiev gotortuta dago Zelenskik antolatu duen nazioarteko goi bileraren harira
Amaia Uribe ETBren kazetaria Ukrainako hiriburuan dago, goi agintariak noiz helduko. Ukrainarrek kontatu diotenez, gatazkak hiru urte bete dituen honetan, "ahituta" daude.
2025/02/24 - 09:47
EBko buruzagiak Kieven dira Zelenski babesteko errusiarren inbasioaren urteurrenean
Europaren babesa erakusteko EBko hainbat lider dira bertaratzekoak, eta hainbatek bideokonferentzia bidez bat egin ahal izango dute Ukrainako agintariarekin goi-bilera sinbolikoan parte hartzek.
2025/02/24 - 08:47
Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/23 - 18:59
Zelenski kargua uzteko prest, trukean Ukraina NATOn sartzen bada
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena betetzear den honetan, nazioarteko goi-bilera bat egingo dute astelehen honetan Kieven, atzerriko 13 buruzagik presentzialki eta beste 24k telematikoki.
2025/02/20 - 16:56
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Ukrainako Gobernuaren kalkuluen arabera, herrialdeak munduko lehen hamarren artean kokatuko lukeen erauzketa-potentziala du. Donald Trump AEBko presidenteak interesa agertu du baliabide horien inguruan, eta erreserben erdia eskatu dio Kievi, eskainitako laguntzaren truke.
2025/02/20 - 09:37
Macron eta Starmer Trumpekin bilduko dira datorren astean, Ukrainari buruz hitz egiteko
Macronek Europako buruzagien jarduna gidatu nahi du, eta datorren astean Etxe Zurian izango da, bai eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa ere, Ukrainari buruz hitz egiteko.
2025/02/19 - 18:15
Trumpek Ukrainari leporatu dio "gerra hastea", eta Zelenskiri "diktadore" deitu dio
Zelenskiren ustez, Trump "desinformazio burbuila batean bizi da". Gainera, Ukrainako presidenteak ziurtatu du Washingtonek haren baliabide naturalen erdiarekin geratu nahi duela. Azkenik, Putinek esan du "inork" ez duela Kiev negoziazio prozesutik kanpo utzi nahi.
2025/02/18 - 17:18
AEBk eta Errusiak adostu dute harremanetan normaltasunez aritzea eta Ukrainari buruz hitz egiten jarraitzea
Washingtonek eta Moskuk "goi-mailako" negoziazio taldeak izendatuko dituzte. Gainera, bi herrialdeek enbaxadoreak aukeratuko dituzte berriro, "laster".
2025/02/18 - 11:18
Errusia eta Estatu Batuak Riadeko mahaian eseri dira, Kieventzat eta EBrentzat aulkirik gabe
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango, Ukrainako Gobernua zein Europar Batasuna ez dituztelako gonbidatu.
2025/02/18 - 09:01
Albiste izango dira: AEB-Errusia bilera Ukrainari buruz, etxebizitza dekretu berria eta aita santuaren osasuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/17 - 17:38
Errusiako eta AEBko ordezkariak Riaden elkartuko dira bihar
Iragarri bezala, Ukrainako Gobernuak ez du parte hartuko Riadeko bileran, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak jada aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango.
2025/02/17 - 17:24
Europako eta NATOren buruak Parisen bildu dira Ukrainari buruz hitz egiteko
Europako buruzagi nagusiak Parisen bildu dira, Emmanuel Macronek premiaz antolatutako goi-bilera informal batean. Europa kontuan hartu gabe, Donald Trumpek Vladimir Putinekin Ukrainako gerrari amaiera emateko elkarrizketei ekin ostean deitu du bilera Macronek.
2025/02/17 - 08:52
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.