Errusia eta Estatu Batuak Riadeko mahaian eseri dira, Kieventzat eta EBrentzat aulkirik gabe
Errusia eta AEB bilera egiten ari dira Riaden (Saudi Arabian), besteak beste, Ukrainako gerraren amaieraz hitz egiteko. Hala iragarri du Dmitri Peskov Kremlinen eledunak, hedabideen aurrean egunero egin ohi duen telefono bidezko agerraldian.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak hala aginduta, Kremlinen izenean Serguei Lavrov Atzerri ministroa eta Yuri Ushakov Kremlinen aholkularia izan dira bileran. "Ukrainako gatazka konpontzeko negoziazioak prestatzeko bilera izango da, eta baita, Putin eta Trumpen arteko hurrengo goi-bilera prestatzeko ere", azaldu du Peskovek.
Halaber, Errusiako Gobernuko bozeramailearen arabera, "orain munduan denak ari dira Ukrainako gerra amaitzeko zer egin" pentsatzen eta hori "positiboa" da.
Etxe Zuritik, berriz, Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak esan du "bide luzea" dagoela Errusiarekin bake negoziazioak abiatu aurretik. Bere hitzetan, datozen asteetan ikusiko da Putinek bakerako duen asmoa zenbaterainokoa den. "Telefono dei batek ezin du konpondu Ukrainakoaren moduko gerra konplexu bat (...). Nolanahi ere, Trump da prozesu hau abiatu dezakeen munduko buruzagi bakarra", erantsi du.
Joan den astean, Donald Trump AEBko presidenteak Putini deitu zion, telefonoz, Ukrainako gerrari buruz negoziazioak hasteko asmoa azalduz. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari ere deitu zion, baina ikusteko dago herrialde horrek zenbaterainoko parte-hartzea izango duen AEBk abian jarri nahi duen elkarrizketa prozesuan.
Europak, tokirik ez
Asteburuan Munichen egindako Konferentzian argi utzi zuen AEBk balizko bake negoziazioetan Europak ez duela tokirik. Moskuk aspalditik erakutsi du jarrera hori, Berlinek, Parisek eta Kievek 'Minskeko Akordioak' urratu zituztela argudiatuta.
Eta gaurko agerraldian ere, beste behin, Segei Lavrovek berretsi du Kremlinek ez duela nahi EBk parte hartzerik Ukrainari buruzko elkarrizketetan. "Ez dakit zer egingo lukeen Europak negoziazio mahaian. Gerrarekin jarraitzea bada euren asmoa, zertarako gonbidatu?", galdetu du.
Gogora ekarri du Ukrainako gerra hasi zenetik Europak parte hartu duela bakea ezartzeko beste foro batzuetan, baina ez duela ekarpenik egin.
Zelenskik ez ditu ondorioak onartuko
Iragarri bezala, Ukrainako Gobernua ere ez dute gonbidatu Riadeko bileran parte hartzera, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango. "Ukrainak ez du onartuko. Ukrainak uste du Ukrainari buruzko edozein negoziaziok ez duela baliorik Ukrainaren iritzia aintzat hartu gabe", esan du Zelenskik, Abu Dhabitik (Arabiar Emirerriak) egin duen prentsaurrekoan.
Argitu nahi izan du, baita ere, Abu Dhabira egiten ari den bisita ofizialak ez duela zerikusirik Etxe Zuriaren eta Kremlinen arteko bilerarekin. Hori bai, azaldu du hango lehen ministro den Mohamed bin Salmani bilerari buruz galdetuko diola.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".