Albiste izango dira: AEB-Errusia bilera Ukrainari buruz, etxebizitza dekretu berria eta aita santuaren osasuna
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ukrainari buruzko bilera AEBren eta Errusiaren artean: Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eta Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak bilera egingo dute Riaden, (Saudi Arabia), bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzeko eta Ukrainarako bakea negoziatzeko. Ukrainako Gobernua ez dute gonbidatu Riadeko bileran parte hartzera, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango. "Ukrainak ez du onartuko. Ukrainak uste du Ukrainari buruzko edozein negoziaziok ez duela baliorik Ukrainaren iritzia aintzat hartu gabe".
- Etxebizitza dekretu berria: Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Euskadiko lurzoru urbanizagarrien estandarrak aldatuko dituen etxebizitza dekretu berria aurkeztuko du gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
- Francisco aita santuaren osasun egoera: Frantzisko aita santuak "sukarrik gabe" jarraitzen du Erromako Gemelli ospitalean eta bere datu klinikoak "egonkorrak" dira, Vatikanoak zabaldutako informazioaren arabera. Aita santuak "koadro kliniko konplexua" du eta ospitalean jarraituko du hainbat egunez. Ostiraletik dago ingresatuta, bronkitisa dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte