VOX
2023/12/01 - 11:58
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EH Bildu igoko litzateke gehien
Alderdi jeltzaleak bi eserleku galduko lituzke, EH Bilduk lau irabazi eta PSE-EEk eta PPk bat, eta Elkarrekin Podemos - IUk hiru galdu. Voxek, ostera, ez luke ordezkaririk lortuko.
2023/11/25 - 12:58
EAJk errespetua eskatu du, eta EH Bilduk esan du Urkulluri buruzko erabakiak barne krisia erakusten duela
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ere hauteskundeetako barne prozesuekiko errespetua eskatu dute. PPren arabera, agerian geratu da Ajuria-Enean Sabinetxeak agintzen duela. (BIDEOA, GAZTELERAZ)
2023/11/23 - 23:37
Lau atxilotu Ferrazen izandako istiluengatik, tartean Pablo Lucini, Democracia Nacionaleko ordezkaria
Dagoeneko 81 pertsona atxilotu dituzte protestetako ia hiru asteetan, tartean 'El Mundo' eta 'El Español' egunkarietako bi kazetari eta Vito Quiles komunikatzailea.
2023/11/18 - 14:58
Elkarretaratze jendetsua Madrilgo Cibelesen, amnistia legearen aurka
Feijook "murruak ez altxatzeko" eskatu dio Sanchezi; eta Abascalek buruzagi popularrarekin batzartu nahi du Espainiako Gobernuko presidentearen "kolpeari" eman beharreko "erantzun instituzionala koordinatzeko".
2023/11/18 - 13:50
Eskuina eta eskuin muturra elkartu dira berriro Madrilen Amnistia Legearen aurkako protesta batean
Jendez lepo zegoen Cibeles Plazan batu dira, "Nire izenean ez: ez amnistiarik ezta autodeterminaziorik ere" lemapean. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eta Santiago Abascal Voxeko liderrak deialdiarekin bat egin dute.
2023/11/17 - 14:50
Independentismoak gehiengo osoa galduko luke Katalunian, Generalitatearen inkesta baten arabera
PSCk irabaziko lituzke bozak, ERCri aurrera hartuta (orain 33na eserleku dituzte). Juntsek behera egingo luke, gutxienez zortzi ordezkari galduta.
2023/11/17 - 12:29
Urkulluk esan du demokrazia eta bizikidetzarentzat askoz mehatxu handiagoa dela Vox amnistia legea baino
Iñigo Urkullu lehendakariak "kale matxinadak bultzatzea" leporatu dio Voxi, eta babestu egin du PSOEk bultzatutako amnistia legearen proposamena.
2023/11/15 - 22:26
Lehen saio gogor baten ondoren, Pedro Sanchez ostegun honetan berriro presidente inbestitzea aurreikusten da
PPko eta Voxeko buruzagien hitzaldietan eta Sanchezen ondorengo erantzunetan, kaleetako tentsioa Espainiako hemiziklora eraman dute asteazkenean. Eztabaida ostegun goizean hasiko da berriro, EH Bilduren, EAJren eta Talde Mistoaren txandekin. Ondoren, bozkatu egingo da.
2023/11/15 - 20:20
VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute
Santiago Abascalek eta bere diputatu guztiek hemizikloa utzi dute, Amnistia legearekin Sanchezek egin duen "estatu kolpeagatik".
2023/11/15 - 20:12
Armengolek Abascal moztu du ''estatu kolpeaz'' hitz egiteagatik
Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak Santiago Abascal Voxeko buruzagiaren hitzaldia moztu du, Pedro Sanchez jarduneko presidenteari "estatu-kolpea" egitea leporatzeagatik.
2023/11/15 - 19:24
Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi
Vox eskuin muturreko alderdiko buruak inbestidura saioan ziurtatu duenez, Pedro Sanchez hautagai sozialista "akusatuen aulkian eseri beharko litzateke". Era berean, Puigdemontekin "itun zital bat" sinatu ondoren "tirania bat hasi" dela ohartarazi du.
2023/11/15 - 18:42
Sanchezek amnistia babestu eta elkarrizketaren, barkamenaren eta elkar ulertzearen alde egin du
Hautagai sozialistak Espainiako egoera politikoaren azterketa sakona egin du hitzaldiaren lehen minutuetan, eta Alderdi Popularra eta Vox gogor kritikatu ditu. Era berean, proposamen sorta iragarri eta amnistia legeari babes osoa eman dio.
2023/11/13 - 23:30
1.200 ultraeskuindar inguru bildu dira Ferrazen, amnistiaren aurkako protesten hamaikagarren egunean
Vox alderdiko hainbat buruzagi bertaratu dira, tartean Santiago Abascal, Tucker Carlson Fox Newseko aurkezle ohiarekin batera. Ultraeskuineko alderdiak X sare sozialaren bidez deitu du protesta, mezu honekin: "PSOE estatu-kolpea ematen ari da. Ferrazen ikusiko dugu elkar".
2023/11/12 - 15:34
PPk eskuina mobilizatu du Espainiako Estatu osoan amnistia legearen aurka
Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere egin dituzte protesta ekitaldiak, eta Iruñean oso jendetsua izan da. Madrilen, erdigune osoa hartu du manifestazioak, eta protesta egiten jarraituko dutela hitzeman dute.
2023/11/12 - 14:47
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, PSE-EEren egoitzaren atarian Voxek deitutako protestan
100 bat lagunek manifestazioa egin dute Euskadiko sozialisten egoitzaren aurrean, Bilbon, eta horietako batzuk errepidea okupatu dute. Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu, eta bat atxilotu.
2023/11/11 - 13:52
De Andres: ''Denak dira ongietorriak, errespetuz jokatzen duten bitartean''
De Andresek "sentsibilitate politiko guztiak" gonbidatu ditu amnistiaren aurkako manifestazioetan parte hartzera. "Baina pertsona, ondasun edo segurtasun indarrekiko errespetuz jokatzen ez duen inor ikusten badugu, alde egitera gonbidatuko dugu berehala", esan du.
2023/11/10 - 22:37
Ultraeskuindarren protestak Iruñean eta Bilbon, independentistekin egindako itunen aurka
Bi elkarretaratzeek Kataluniako buruzagiei amnistia emateko asmoa atzera botatzea eskatu dute berriro. Voxek bat egin du protesta horiekin, "Gelditu dezagun amnistiaren traizioa! Espainia esnatu berri da" lelopean.
2023/11/10 - 10:00
Istiluak, kargak eta 24 pertsona atxilotuta, amnistiaren akordioaren aurkako protestetan
Zazpigarren egunez jarraian, eta PSOEk eta Juntsek akordioa lortu berritan, 8.000 pertsona bildu dira Ferraz kaleko egoitza sozialistaren aurrean. Liskarrak gorabehera, ez da inor zauritu.
2023/11/09 - 22:14
Ultraeskuindarren zazpigarren protesta eguna Ferrazen, PSOEk eta Juntsek akordioa itxi ostean
Milaka pertsona bildu dira gaur Poliziak babestutako PSOEren egoitzaren aurrean, Madrilgo Ferraz kalean, independentistekin egindako itunen eta amnistia legearen aurkako zazpigarren protesta egunean.
2023/11/09 - 17:40
Vidal-Quadras Kataluniako PPko presidente ohiari tiro egin diote, eta Poliziak zio ideologikoak baztertu ditu
Vox alderdiaren sortzailea ere badena ospitalean dago, egonkor. Poliziak baztertu egin du tiroketak eragile ideologikorik izatea, eta sikario baten lana dela esan du.