Zalla
2020/08/06 - 22:52
Elkarretaratzeak Joaquin eta Alberto gogoratu eta omentzeko
6 hilabete bete dira Alberto eta Joaquin desagertu zirela eta haien omenez elkarretaratzeak egin dira haien herrietan.
2020/07/11 - 17:50
Gizon bat atxilotu dute Zallan, bikotekidearen alabari sexu-erasoa egiteagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, adin txikikoa da biktima. Zallako Udaleko talde guztiek erasoa gaitzetsi dute eta babesa adierazi diote erasoa jasan duen neskari.
2020/07/06 - 17:52
Zaldibarko erraustegiko luizitik 5 hilabete igaro dira
5-6 metro behera egin behar dute baskula inguruan, baina noiznahi aurki lezakete zantzuren bat.
2020/06/07 - 11:30
Ertzaintzak "kriminalitate zantzuak" ikusi ditu Zaldibarko zabortegiaren kudeaketan
Zaldibarko luizia ikertzean ari den epaitegirako egindako txostenean, Ertzaintzak bi delitu egozten dizkio Verter Recycling enpresari: ingurumenaren kontrakoa eta langileen eskubideen kontrakoa.
2020/06/06 - 22:10
Manifestazioak hainbat herritan zabortegian gertatutakoa ''argitzea'' eskatzeko
Aurrenekoa Zaldibarren bertan egin dute. Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Udaletxe Plazan, 13:30ean. Era berean, arratsaldean Eibarren, Elgetan, Zallan eta Markinan protesta egin dute.
2020/05/21 - 10:18
Hildako bat eta zauritu bat Zallan, bi ibilgailuren arteko istripuan
Hildakoa 54 urteko bilbotar bat da. Zauritua Balmasedako 27 urteko gazte bat da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauri larriekin.
2020/05/21 - 00:09
Gizon bat hil da Zallan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota
Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute elkar, Bolunburuko tuneletik gertu. Furgonetako gidaria larri dago.
2020/05/18 - 16:05
10.000 biztanletik beherako herriak, Estatuko Aldizkari Ofizialari begira
Asteburuan Illa ministroak esan zuen 10.000 biztanletik beherako herrietan kalera irteteko ordutegia librea izango zela. Estatuko Aldizkari Ofizialak ez du oraindik neurri hau jasotzen.
2020/05/16 - 20:01
Alberto eta Joaquin gogoratu dituzte, desagertu zirenetik 100 egun betetzen direnean
Zaldibarren, Elgetan eta Zallan egin dituzte elkarretaratzeak, luiziaren ondorioz lurperatuta geratu ziren bi langileen gorpuak behin betikoz erreskatzeko eskatuz.
2020/05/14 - 20:38
Bilkurak, Zaldibarko erraustegiko luizitik 100 egun igaro direla gogoratzeko
Zaldibar Argitu plataformak esan du lehentasuna Joaquin Beltranen eta Alberto Sololuzeren gorpuak aurkitzea izan behar dela. Halaber, zabortegiaren kudeaketari buruzko egiazko informazioa eskatu du.
2020/05/06 - 20:30
Loreekin gogoratu dituzte Joaquin eta Alberto, desagertu eta hiru hilabetera
20:30ean, plataformak "lapikokada" batera deitu du herrietako balkoietan gertaera horren protestan, eta leihoetara kandelak ateratzera deitu ditu herritarrak, desagertutako langileen oroimenean.
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/01 - 12:28
Udaltzaingoaren auto bat kiskali da Zallan, ustez nahita piztutako sute batean
Sua 23:40 aldera piztu da, Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidean aparkatuta zegoen autoan, udaletxearen atzean. Autoa erabat kiskalita geratu da.
2020/03/14 - 19:05
Ostiralean Urkullu zabortegira lagundu zutenik gezurtatu dute Beltranen senideek
Ostiralean lehendakariarekin izan zuten bilera utzi eta zabortegira joan ez zirela ziurtatu dute langilearen senitartekoek, Eusko Jaurlaritzak bisitaren berri eman zuela jakin ondoren.
2020/03/07 - 20:19
Beltranen familia: "Gure heroia diru-goseagatik eta praxi txarragatik hil da"
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Zallan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak gogora ekartzeko. Aurrenaren senideek deitu dute protesta.
2020/03/05 - 09:02
Zaldibarren desagertutako bi langileen senideei babesa adieraziko diete etzi Zallan
Joaquin Beltranen familiak deitutako elkarretaratze isila larunbatean egingo dute, 17:00etan, herriko Euskadi Plazan.
2020/02/29 - 20:23
Gueñesko herritarrak ez dira fidatzen Glefaranen kutsaduraz egingo den ikerketarekin
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Glefaran Biomasasa plantaren isurketen inguruko txosten bat faltsutu zuela salatu zuen Gueñez Bizia plataformak Balmasedako epaitegian.
2020/02/23 - 10:00
Bi pertsona larri zauritu dira Zallan izandako auto istripuan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko hormaren kontra jo du.
2020/02/07 - 14:47
Zallakoa eta Eibarkoa dira Zaldibarko luizian desagertutako bi langileak
Desagertua dagoen eibartarrak 62 urte ditu eta kamioien pisua kontrolatzen lan egiten du. Bigarren desagertuak 52 urte ditu eta zabortegiko arduraduna da.
2019/12/22 - 19:59
Hiru pertsona larri zauritu dira Zallan, BI-636 errepidean izan den istripuan
Bi autok aurrez aurre jo dute 14:20 aldera. Zaurituak 28 eta 56 urteko bi gidariak eta euretako batekin zihoan 20 urteko neska dira. Errepidea itxita izan da 16:30 arte.