Ertzaintzak "kriminalitate zantzuak" ikusi ditu Zaldibarko zabortegiaren kudeaketan
Ertzaintzak kriminalitate zantzuak atzeman ditu Zaldibarko zabortegiaren kudeaketan. Vocento taldeko egunkariek Ertzaintzak epaitegirako egindako txostenaren berri dakarte gaur, zabortegia behera etorri izana kudeaketa akatsekin lotzen du txostenak eta azpimarratzen du Zaldibarko zabortegia "zuloa" bezala ezaguna zela garraiolarien artean, zabor mota guztia hartzen zuelako gainbegiratu gabe.
Durangoko Instrukzio Epaitegian irekitako sumarioak jaso duenez, kriminalitate zantzuak ikusi ditu Ertzaintzak zabortegiaren gestioan, eta bi delitu egozten dizkio Verter Recycling enpresari: batetik, ingurumenaren kontrako delitua leporatu dio herritarren osasuna eta ingurune naturala arrisku bizian jartzeagatik, eta bestetik, langileen eskubideak urratu izana egotzi dio.
Txosten horren egileek ondorioztatu dute, lekukoen testigantzak jasota, besteak beste, "era guztietako hondakinak" ari zirela hartzen Zaldibarren "inolako kontrolik gabe", eta "zegokiona baino lur eremu handiagoa" hartu zuela zabortegiak.
Ildo beretik mintzatu ziren Euskadi Irratiko Amarauna saioan eta Berria egunkarian hondakindegi horretara joan-etorriak egin ohi zituzten bi kamioilari anonimo.
Ezbehar horretan bi langile gelditu ziren lur azpian harrapatuta, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran.
Vocento taldeak argitaratu duenez, Joaquin Beltran bera izan zen luizia gertatu baino egun batzuk lehenago zabortegiko pitzadurak ikusi eta enpresari abisua eman ziona. Sumarioaren arabera, Verterrek kanpoko enpresari bati, Lurtek enpresari, eskatu zion pitzadura horiek aztertzeko. Hori istripua gertatu baino hiru egun lehenago izan zen, baina Verterrentzat ez zen "premiazko kontua" izan Lurtek enpresak Ertzaintzari esan dionez.
Kasuaren instrukzioari dagokionez, Fiskaltzak eskatutako froga gehienak ez dira oraindik praktikatu eta luze joko du. Horien artean, adituen txostenak faltako lirateke: zabortegia zergatik amildu zen azalduko dutenak edota zabortegiaren egonkortasunaren gainekoak, besteak beste; prozesu honetako gako nagusiak izan ditzaketenak, alegia.
Urkulluk Arriola sailburua kargutik kendu behar duela uste du Iturgaizek
Urkullu lehendakariak Iñaki Arriola Ingurumen sailburua “kargutik kendu” behar duela uste du Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak. Lehendakariak Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean azalpenak “berehala” eman beharko lituzkeela gaineratu du Iturgaizek.
Ohar batean azalpenak eskatu ditu berriro PP+Cs koalizioko hautagaiak. Iturgaizen ahotan, “Arriola sailburuak gobernuan eserita minutu bat gehiago ezin du eman, eta gainera, lehendakariak Zaldibarko zabortegian benetan gertatutakoaren inguruan azalpenak azkar eman beharko lituzke, euskal gizarteari kontatu ez diolako”.
Protestak lau hilabete betetzean
Atzo lau hilabete bete ziren luizia gertatu zenetik eta ehunka pertsonak protesta egin zuten Zaldibarren, Eibarren, Elgetan, Zallan eta Markinan gertatutakoa "argitzea" eta "erantzukizunak garbitzea" aldarrikatzeko.
'Alberto, Joaquín Osasuna Erantzukizunak' lelopean egin zuten protesta, sirena hotsen artean eta maskarekin jantzita, segurtasuneko distantzia gorde zuren manifestariek.
Otsailaren 6an zabortegian luizia gertatu zenetik "aurrerapausorik" ez dela eman salatu zuen Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak. "Lanean ari direnik ez dugu ukatzen, lanean ari direla badakigulako, baina Joaquinen eta Albertoren gorpuak aurkitzen ez dituzten bitartean, ezin dezakegu esan aurrerapausorik eman denik", gaineratu zuten
Bestalde, Zaldibarko Udalaren eta gainerako erakundeen "laguntza" falta kritikatu zuen Zabartek; izan ere, "Eitzaga auzoko bizilagunek Arartekora jo behar izan dute babes bila".
Zure interesekoa izan daiteke
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.