Zerga politika
2025/05/13 - 19:58
Bizkaiak atxikipenen taula berria du PFEZn, eta 2025eko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da
Horrela, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren berdina edo txikiagoa jasotzen duten pertsonek ez dute tributazioa egin beharko. Lanaren etekin gordinetan zerga honen aitorpena egiteko muga bakarra 20.000 eurokoa dela ezartzen da.
2025/05/07 - 21:14
Euskadik fiskalitate bateratua izango du, Gipuzkoan erreforma onartu baitute
Lurralde horretan EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengo osorik, eta, beraz, ezinbestean Elkarrekin Podemosen babesa behar izan dute, urtarrilaren 1etik aurrera atzeraeraginez ezarriko diren aldaketa fiskalak aurrera ateratzeko.
2025/04/22 - 18:44
Senatuak behin betiko onartu du Kontzertu Ekonomikoaren erreforma, Voxek besterik ez du eman aurkako botoa
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak bere ekonomia eta finantza autogobernua areagotuko du, 14 zerga gehiago kontrolatuta, horien artean BEZa. Kongresuan gertatu zen bezala, Senatuak ere azkar izapidetu du araua, irakurketa bakarra eginda.
2025/04/09 - 15:00
Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga-erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin
Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa baztertu dute Batzar Nagusiek, eta, hala, erreforma behin betiko onartzeko bilkura maiatzaren 7an egingo dute.
2025/04/05 - 16:51
''Jada nabaritzen ari gara muga-zergen eragina, iragarpen hutsarekin hasi ziren enpresetan erabakiak hartzen''
Indarrean sartu da AEBk agindutako % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena. Mikel Jauregi Industria sailburua elkarrizketatu du ETBk, gerra komertzial horri buruzko analisia egiteko eta Euskadiko ekonomian izango duen eragina ezagutzeko.
2025/04/03 - 15:59
Noiz, nola eta non egin errenta aitorpena Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan?
Lau lurraldeetako Ogasunek jakinarazi dituzte dagoeneko errenta aitorpena aurkezteko datak eta prozedura. Hona hemen eskura ditugun datu guztiak.
2025/03/24 - 13:41
Garamendik onartu du ez zaiola EAEko zerga-berrikuspenaren "errelatoa" gustatzen, edukia ezagutu ez arren
Halaber, enpresek dirua irabaztea ona dela nabarmendu du CEOE patronalaren presidenteak.
2025/03/21 - 11:49
Erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan dio lehendakariak Javier de Andresi
EAJk eta PSE-EEk Podemosekin adostutako erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan du Imanol Pradales lehendakariak, eta PPri kritika egin dio, "zoritxarrez Madrilera eta Voxera begira daudelako".
2025/03/16 - 10:37
Alba Garcia, erreforma fiskalaz: ''Ez da erreforma erreal bat, ez da ausarta, berrikuspen bat da''
Sumar Mugimenduaren koordinatzaile nagusiaren esanetan, "gehiago" egin zitekeen herritarren mesederako.
2025/03/15 - 14:16
Erreforma fiskalari emandako baiezkoa defendatu du Podemosek
Richar Vaquerok Podemos Euskadiren erabakia defendatu du Hiritar Kontseilu Autonomikoaren bileran, eta esan du asko lortu dutela eta herritarren gehiengoaren onerako izango dela, eurek nahiko luketen akordioa ez bada ere.
2025/03/14 - 14:41
De Andres: ''Zergak ordaintzen ez dituzten euskal herritarren mesederako da akordioa''
PPren ustez, ezkerreko alderdien ezkontide da EAJ, Elkarrekin Podemosekin fiskalitatearen inguruan hitzartutako akordioaren ostean.
2025/03/14 - 10:57
D'Anjouk defendatu du erreforma fiskalaren ardatza etorkizuneko erronkei aurre egitea
Ogasun sailburuak argi utzi du ez dela Elkarrekin Podemosek nahi duen zerga sistema, eta etorkizuneko erronkei aurre egitea izan behar duela ardatz, alegia, garrantzitsuena ez dela "berreikuspen honek ezkerrera edo eskuinera egin duen" eztabaidatzea.
2025/03/14 - 08:43
Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/13 - 23:11
EH Bildu: ''Zergatik orain Podemosek uko egiten dio oinarriei kontsulta bat egiteari?''
"EAJri boteretsuak erreskatatzea leporatzen ziotenak dira gaur ezer aldatzen ez duen arau fiskal bat berreskuratzea erabaki dutenak", aurpegiratu dio Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak Podemosi.
2025/03/13 - 19:04
Hauek dira Podemosek EAJ eta PSE-EErekin adostutako neurri fiskal nagusiak
Podemosek 27 neurri sartu ditu proposamenean, xede izanik "errenta baxuei eta ekoizpen-sare ahulenari mesede egitea, zerga-bilketaren galera iraultzea, gehien duenak gehiago ordain dezan bideratzea, eta etxebizitza alokairu-merkatura ateratzea bultzatzea", besteak beste.
2025/03/13 - 13:16
Podemos Euskadi: 'Zerga berrikuspenaren proiektua ezkerrera birarazten duten 27 neurri sartu ditugu'
Alderdi moreak nahiko lukeen proiektu fiskala ez dela aitortu ondoren, "zerga-berrikuspenaren proiektua ezkerrera birarazi" dutela nabarmendu dute, txertatzea lortu duten 27 neurrien bidez.
2025/03/12 - 11:19
Monterok ziurtatu du beste erkidegoei zorra kitatzeak ez dituela EAE eta Nafarroa kaltetuko
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Ogasun ministroak esan du Estatuko erregimen komuneko erkidegoei zorra kitatzeak ez duela eraginik izango Euskadiko eta Nafarroako finantzazio sistema propioetan.
2025/03/06 - 13:18
Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Ogasun diputatuek agerraldia egin dute proiektuak "aurrera" jarraitzen duela esateko eta EH Bildu, PP eta Podemosi "jokoan zer dagoen" ohartarazteko. Adierazi dutenez, onartu ezean, milioi bat zergaduni mesede egin diezaiekeen berrikuspena zergatik baztertu duten "azaldu beharko dute" hirurek.
2025/03/05 - 16:19
PSE-EEk eta Podemos Euskadik zerga-erreformari buruzko kontraproposamenak eskatu dizkiote elkarri
Egoera aztertu eta negoziazioak bideratze aldera, bihar Itziar Gonzalo de Zuazo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun diputatuek, hurrenez hurren, bilera egingo Donostian.
2025/03/04 - 14:31
Eusko Jaurlaritzak zerga-berrikuspenean akordioa lortzeko ''itxaropena'' agertu du
Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du "negoziazio epa oraindik irekita" dagoela eta, beraz, akordiorako aukerak badaudela. Aldundien jarrera "eskuzabala" azpimarratu du.