Zerga politika
2023/02/16 - 21:19
Kutxabankek helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei ezarritako zergaren aurka
Taldeak agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea eskatu du. Helegitea aurkeztu duen hirugarren bankua da.

2023/02/16 - 11:57
Repsolek 4.251 milioi euro irabazi zituen 2022an, aurreko urtean baino % 70 gehiago
2023rako, bere akzioak berriro erosteko programa bat jarriko du martxan petrolio konpainiak, baita 5.000 milioi euroko inbertsio "historikoa" ere.

2023/02/15 - 21:18
17.130,7 milioi euro bildu ziren 2022an EAEn zerga itunduen bidez, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago
Estatuari 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu zion Eusko Jaurlaritzak iaz. Hala, ekitaldiaren itxieran ekarpenen likidazioa 11.598,8 milioi eurokoa izan zen, aurrekontuan jasotako baino 594,9 milioi gehiago.

2023/02/15 - 21:17
2022ko diru-bilketa inoizko handiena izan da Euskadin
Hain zuzen ere, EAEko erakundeek 17.130,7 milioi euro bildu zituzten, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago.

2023/02/15 - 19:52
Erakundeek maiatzerako espero dute banku eta energia enpresen tasen bidez bildutako dirua
Oraingoz, baina, ez dago argi orotara zenbat diru emango duen Estatuak, ezta zein proiektutara bideratuko duten ere.

2023/02/15 - 15:23
Erosketa saskia % 15 garestitu da Euskadin azken urtean, eta % 0,8 azken hilabetean
Elikagaien BEZaren murrizketak prezioak merkatu ditu, baina ez espero zen bezain beste. % 4ko BEZa kendu dieten oinarrizko produktuen kasuan, behar baino gutxiago merkatu dira.
2023/02/15 - 08:00
EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/12 - 13:48
LABek salatu du Osakidetzaren egoera "oso kezkagarria" dela eta ez dela Eusko Jaurlaritzaz fio
Arroyok uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren "sinesgarritasuna kolokan" dagoela, eta euskal osasun zerbitzuarekiko haserrea "orokorra" dela.
2023/02/10 - 22:57
Paradisu fiskalen zerrenda eguneratu du Ogasun Ministerioak
Zerrenda honetan agertzen diren herriek benetako jarduera ekonomikorik ez duten elkarteak sortzea errazten dute, zerga-ordainketa oso baxua daukate edo ez dute zerga-sistemari buruzko informaziorik trukatzen atzerriko ogasunekin.
2023/02/10 - 15:02
EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.

2023/02/09 - 10:41
Azpiazu: "AEBk enpresei laguntzeko hartu duen bidea ikusita, Europa atzean gera liteke berdin jokatu ezean"
Zergen erreforma mintzagai hartuta, adierazi du izan badituztela buruan zenbait neurri berri, baina oraindik ezin duela aurreratu zer aldatuko duten eta zer ez.
2023/02/08 - 12:47
Aberatsei eta enpresa handiei zergak igotzeko eskatu dio Joe Bidenek Kongresuari
AEBko presidenteak laguntza eskatu die errepublikanoei herrialdearen "erabateko susperraldi ekonomikoa" lortzeko.
2023/02/04 - 15:51
Zerga erreforma hizpide aurrekanpainako ekitaldietan
Elkarrekin Podemosek ez du konfiantzarik Jaurlaritzako alderdiek, EAJK eta PSE-EEk, adostutakoarekin. Sortuk herrigintzari eskaini dio gaurko ekitaldia, Nafarroan.
2023/02/01 - 11:22
Iturrate: ''Etorkizuneko erronkei aurre egitea du helburu fiskalitatea berritzearen planteamentu honek''
Politika fiskalak egonkortasuna behar duela azaldu ondoren, gai honetan adostasunetara iristeko alderdikeriak utzi eta erantzukizunez jokatzeko eskatu die EAJko legebiltzarkideak gainerako alderdi politikoei.
2023/02/01 - 10:32
Miren Echevestek deitoratu du Euskadi eta Madril lehian dabiltzala multinazionalak eta aberatsak erakartzeko
Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren zerga eredua "ez da bidezkoa, progresiboa eta justua".
2023/02/01 - 08:50
Albiste izango dira: EITB Data zerga-sistemari buruzkoa, Nafarroako medikuen greba eta autobusak doan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/01 - 08:00
Euskal presio fiskala, Espainiako eta EBko batez bestekoen azpitik
EAE (% 36,4) eta Nafarroa (% 36,2) Espainiako batez bestekoaren (% 36,8) azpitik daude, 2020ko datuen arabera. Jarduera ekonomiko hobea denez, hobeto banatzen da eta BPGan duen eragina murrizten da.
2023/02/01 - 08:00
Zeintzuk dira ordaintzen ditugun zergak?
EITB DATAk euskal administrazioen zerga-sistema ezagutu nahi izan du. Zergen 10 eurotik 7 BEZetik eta PFEZetik lortzen dira.
2023/01/31 - 22:31
Euskadin urtean sortzen den aberastasunaren 5 eurotik 1 zergak ordaintzeko erabiltzen da
Gizarte Segurantzako kotizazioak kontuan hartu barik, EAEko erakundeei ordaindutako zergak BPGren % 21-22 inguru dira.
2023/01/31 - 19:04
Zertara bideratzen dira gure zergak?
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.