AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aberatsei eta enpresa handiei zergak igotzeko eskatu dio Joe Bidenek Kongresuari

AEBko presidenteak laguntza eskatu die errepublikanoei herrialdearen "erabateko susperraldi ekonomikoa" lortzeko.
Joe Biden, batasunaren egoerari buruzko hitzaldian
Joe Biden, batasunaren egoerari buruzko hitzaldian. Argazkia: EFE

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bere plan fiskala onartzeko eskatu dio Kongresuari, goizaldean eskaini duen batasunaren egoerari buruzko hitzaldian. Horren arabera, aberatsei eta enpresa handiei zergak igoko zaizkie.

2020an Estatu Batuetako enpresa handienetako 55ek 40.000 milioi dolarreko (37.000 milioi euro) irabaziak izan zituzten arren ez zuten errentaren gaineko zergarik ordaindu, eta hori "bidegabea" dela iritzi dio Joe Bidenek.

"Sinatu nuen legeari esker, milioi askoko irabaziak dituzten enpresek gutxienez mozkinen % 15a ordaindu beharko dute. % 15a bakarrik. Hori erizain batek ordaintzen duena baino gutxiago da. Argi gera dadila", esan du. Horrekin batera, aberatsenei zergak handitzeko pakete fiskal bat onartzeko eskaera berretsi du Kongresuan.

Bestalde, errepublikanoei elkarrekin lan egiteko deia egin die herrialdearen "erabateko susperraldi ekonomikoa" lortzeko. 

73 minutu iraun duen hitzaldian nabarmendu duenez, presidente kargura iritsi zenetik herrialdearen egoera ekonomikoa "izugarri hobetu" da. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X