Zerga politika
2022/09/22 - 22:49
Espainiako Gobernuak aldi baterako zerga berria aplikatu nahi die aberatsenei
Maria Jesus Montero Ogasun ministroaren asmoa 2023ko urtarrilaren 1ean aplikatzen hastea da, eta "milioidun pertsonei" soilik eragingo die, biztanleriaren % 1 baino gutxiagori.
2022/09/20 - 15:09
Zupiriak, Escrivaren adierazpenen harira: "Gure sistema berezia da, ezin du alde batek bere kasa aldatu"
Hainbat erkidegok ondare zerga bertan behera utzi dutela eta, Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du EAEko erakundeen asmoa ez dela "aberatsen atzetik ibiltzea" eta, neurriak hartzekotan, diru sarreren eta gastuen arteko "oreka" bilatuta eta epemuga jarrita jardun behar dela.

2022/09/20 - 13:19
Escrivak zergak zentralizatzearen alde egin du, erkidegoak lehian ibiltzearen "zentzugabekeria" gainditzeko
Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak zehaztu du bere "iritzi pertsonala" dela. Atzo Andaluziak ondare zerga bertan behera utzi zuela eta, horren inguruko adierazpenak egin ditu Escrivak.
2022/09/17 - 20:53
Astearte honetan onartuko dute gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea
Urritik aurrera aplikatuko da jaitsiera eta, hasiera batean, urte amaierara arte egongo da indarrean. Hala ere, egoeraren arabera, luzatzea ere posible ikusten du Gobernuak.
2022/09/17 - 20:21
Podemos Euskadik gizartearen gehiengoaren aldeko herri itun bat eskatu du
Alderdiak erreforma fiskal sakona eskatu die euskal ogasunei. Halaber, irabazi handiak dituztenei ezohiko zerga bat ezartzea proposatu du.
2022/09/01 - 12:30
TicketBai ezartzeari "beldurrik ez izateko" eskatu die denda txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiak
Fakturazio sistema berriaren ondorioz hainbat negozioren itxieraren aurrean esan ditu hitzok Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak Radio Euskadin eta denda txikiei eskatu die "etorkizunean euren negozioa hobea izan dadin pausoak eman ditzaten".
2022/08/22 - 22:38
Gomendagarria al da EAEko hiriburuetan tasa turistiko bat jartzea?
Donostia eta Bilbo, biak hiriburuak eta biek hautsi dituzte markak turismoari dagokionez. Donostiako alkateak baina, tasa turistikoa lehentasuntzat jo du eta Bilbokoak, Juan Mari Aburtok, ez. Arrazoiak asko izan daitezke eta aditu batengana jo dugu bataren eta bestearen arrazoiak ulertzeko.
2022/08/22 - 21:56
Turismo jasangarria aldarrikatuta, Donostian tasa turistikoa ezartzearen alde egin du EH Bilduk
Donostia bisitatzen duten pertsonen kopurua goraka egiten ari dela eta, EH Bilduk ohartarazi du ez dagoela hiririk urtero % 10 eta % 20 arteko igoera iraunkorra jasan dezakeenik. Hortaz, premiazkotzat jo du neurriak hartzea.
2022/08/22 - 12:49
Juan Mari Aburtok ez du uste une honetan beharrezkoa denik Bilbon tasa turistiko bat ezartzea
Eneko Goiak Gipuzkoako hiriburuan ezarri nahi duen tasa turistikoaz galdetuta, Juan Mari Aburtok esan du Donostiako eta Bilboko errealitateak desberdinak direla.
2022/08/19 - 13:01
Pilar Garrido: "Turismo tasa ez da bide bakarra, zein hiri mota nahi dugun pentsatu behar dugu"
Podemos Euskadiko koordinatzailea eztabaidari ekitearen alde agertu da, turismoa urte osoan bateragarria zelan egin aztertzeko helburuarekin. Horretarako, "etorkizunean zein hiri mota nahi dugun" erabaki behar da, bere ustean, plangintza horren arabera egiteko.

2022/08/19 - 11:34
Goia: "Uste dut Donostiakoaren gainetik beste interes batzuk inposatzen ari direla turismo tasaren kontura"
Donostiako alkateari "harrigarriak" egin zaizkio Udaleko PSE-EEko ordezkariek egindako adierazpenak, "kontuan hartuta gai hori aho batez onartu zuela Udalbatzak 2019an. Beraiek azaldu beharko dute zergatik aldatu duten iritziz".
2022/08/18 - 17:58
Goiak ez du babesik lortu tasa turistikoari buruzko eztabaidari "berriro ekiteko"
Donostiako PSE-EEk eta Javier Hurtado Turismo sailburu sozialistak neurria errefusatu dute, baita PP+Cs alderdiak ere. Donostiako EH Bildu eztabaidatzeko prest agertu da, hiriaren "eredu turistiko jasangaitza" aldatzeko aukera gisa ikusten duelako.
2022/08/18 - 14:32
Javier Hurtado: ''Ez dugu uste tasa turistikoa beharrezkoa eta lehentasunezkoa denik''
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak adierazi duenez, tasa horri buruzko eztabaida 2019an izan zen, eta gehieno zabal batek baztertu egin zuen.