Zerga politika
2023/10/11 - 19:09
2024an PFEZan % 2,5eko deflaktazioa egitea adostu dute EAEko erakundeek
Neurri horren helburua da zergadunek zerga gehiago ordaintzea saihestea inflazioaren ondorioz.
2023/10/11 - 11:35
Ondarearen zergarik gabe eta Espainiako araua aplikatuta, bilketa erdia litzateke Gipuzkoan Mendozaren arabera
Gipuzkoako ahaldun nagusiak emandako datuen arabera, gaur egun Gipuzkoan 8.500 aitortzailek ordaintzen dute ondarearen gaineko zerga eta, batez beste, 70 milioi euroko ekarpena egiten dute urtero.
2023/10/05 - 16:17
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ogasunek aberatsak zergapetzeko 3,2 milioitik gorako ondarea izan beharko dute
Horrela, 6,4 milioira arteko dirutza dutenei 48.000 euroko kuota eta % 1,75eko tasa aplikatuko zaie; 12,8 milioira artekoei, 160.000 euroko kuota eta % 2; eta 16 milioi eurora arteko dirutzei, 224.000 euroko kuota eta % 3,5eko tasa.
2023/10/04 - 13:06
Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari
Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
2023/10/03 - 11:11
Donald Trump bere enpresaren aurkako zerga iruzurraren epaiketan izan da
"Urteak daramatzat sorgin ehiza baten biktima izaten, baina hau bereziki zikina izaten ari da", adierazi du Trumpek. Hitz gogorrak izan ditu Gobernu federaleko Justizia Departamentuarentzat.
2023/10/02 - 12:05
Ramiro Gonzalezek ez du "zerga iraultzarik" beharrezko ikusten
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketan, Arabako ahaldun nagusiak azaldu du abiapuntu batetik abiatu behar direla: EAEko zerga-sistema "ona da", "lehiakortasun ekonomikoa eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen dituelako".
2023/09/28 - 16:31
Horrela geratzen dira udal tasak eta zergak Donostian: hutsik dauden etxebizitzak % 150ean zergapetuko dituzte
Donostiako Udaleko osoko bilkurak 2024rako ordenantza fiskalak onartu ditu, besteak beste, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan igoerak jasotzen dituztenak.

2023/09/28 - 09:56
Etxebizitza faltari aurre egiteko neurriak eztabaidagai izango dituzte gaur Bilbon eta Donostian
Etxebizitza hutsak dituztenei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga % 150 igotzea onartuko du Donostiako Udaleko osoko bilkurak, EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren botoekin. Bizkaiko hiriburuan, hiribildua tentsionatutako gune izendatzeko eskaera eramango du koalizioak eztabaidara.
2023/09/27 - 23:39
Donostian hutsik dauden etxebizitzei % 150 igoko zaie Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga
Egun, 1.500 etxebizitza inguru daude hutsik Donostiako hiruburuan. EH Bilduk aurkeztuko du biharko udalbatzan OHZ zerga igotzeko proposamena, eta onartu egingo dute.
2023/09/26 - 13:31
Fiskalak 6 milioi euroko iruzurra egitea leporatu dio Shakirari, artistaren aurkako beste auzi batean
Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.
2023/09/15 - 16:06
Plastikoen eta zabortegietako biltegien gaineko bi zerga berri prestatu ditu Bizkaiak
Batzar Nagusiek datorren astelehenean eztabaidatuko dute foru lurraldeko zerga sisteman bi zerga berri sartzeari buruz.
2023/08/22 - 14:09
Bilboko Udalak % 3 igoko ditu udal tasak eta zergak 2024an
Donostiako Udalak egin bezala, zergak igotzea ebatzi du Bilbokoak, pandemia tarteko hiru urtez izoztuta egon ondoren. Berrikuntzen artean, pisu turistikoei etxebizitza hutsen gaineko errekargua (% 25) aplikatuko zaie.

2023/08/09 - 12:31
Italiako Gobernuak % 40ko zerga jarriko die banketxeen aparteko etekinei
Meloniren ezusteko iragarpenak egun beltza eragin zuen Italiako burtsan, eta galera handiak bankuen sektorean. Gainbeheraren ostean, Gobernuak apur bat zuzendu du neurria, eta aparteko tasa aktiboen % 0,1i mugatuko duela zehaztu.
2023/08/08 - 23:10
Donostiak % 4 igoko ditu Higiezinen eta Zirkulazio zergak, eta ura-hondakin tasa eta TAOa % 5 garestituko dira
Ibilgailuekin zer ikusia duten beste igoera batzuk ere badira. Adibidez, uda sasoian, 4 hilabeterako txartela orain arte 64 euro ordaintzen zena, prezio bikoitza,120 euro ordaindu beharko da aurrerantzean.
2023/08/01 - 12:41
Orain zerga sistemari aldaketak proposatu behar dizkiotenak alderdi politikoak direla esan du Eider Mendozak
Balizko zerga erreformarako egutegirik zehaztu gabe, aldaketak hotzean egin behar direla azpimarratu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, hurrengo ekitaldietan eragina dutelako.
2023/07/27 - 19:06
Euskadik turismo zerga bat abian jartzea berriro aztertzeko batzorde bat sortu du
Hala ere, Javier Hurtado sailburuaren ustez, "egonaldi turistikoen gaineko zerga bat ezartzeak adostasunetik abiatu beharko luke", eta sektore turistikoa eta "udalerri gehienak, oro har, aurka agertu dira".

2023/06/30 - 14:07
37 pertsona fisiko eta juridikok ia 132 milioi euro zor diote Arabako Ogasunari
37 zordunetatik 25 hartzekodunen konkurtsoan daude edo egon dira, eta zor guztiaren % 76,54a pilatzen dute.

2023/06/30 - 13:40
349 norbanakok 607,5 milioi euro zor dizkiote Bizkaiko Ogasunari
Foru erakundeak 2022ko abenduaren 31ko zordun handien zerrenda argitaratu du, bere Iruzurraren aurkako Planaren testuinguruan.

2023/06/30 - 12:49
319 milioi euro zor dituzten 86 subjektuk osatzen dute Gipuzkoan Ogasunarekin zor handiak dituztenen zerrenda
Foru erakundeak Ogasunarekin 600.000 euro baino gehiagoko zorra dutenen zortzigarren zerrenda kaleratu du.

2023/05/13 - 16:26
Arabako fiskalitate sistema eztabaidagai izan dute tokiko hautagaiek
ETBn maiatzaren 28ko hauteskundeetarako eztabaida-sorta abian da. Bart, Arabako hautagaien txanda izan zen eta, horretan, fiskalitatea eta hitzarmenak izan ziren jorratutako gaietako batzuk.