Pedro Azpiazu: "Euskadiko ekonomiaren hazkundea sendoa da, enplegua sortu eta langabezia murriztuko du"
Finantzen Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan iragarri du aurten diru-bilketaren aurreikuspena % 5,7koa izango dela, eta 18 mila milioi eurora igoko dela.
Beste urte batez PFEZa deflaktatzeko akordioaren berri eman dute. 2024rako % 2,5eko deflaktazioa izango dela iragarri dute. Sailburuaren arabera, "inflazioak herritarren erosteko ahalmenaren galeran izan dezakeen eragina murrizteko" neurri bat da.
Datorren urtean, aurreikuspenen arabera, EAEko ekonomia % 1,7 haziko da, eta horrek 13.000 enplegu berri sortuko lituzke datorren ikasturtean.
Aberatsenei ezarriko dieten zerga berriari dagokionez, diru-bilketan zenbateko "oso txikia" izatea espero du sailburuak, eta, gogorarazi duenez, neurri horrek iraupen mugatua izango du: "datorren urtean amaituko da". Azkenik, aurrekontuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak 15 mila milioi euro inguruko zenbatekoan lan egiten duela azaldu du, Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu bezala.