Zientzia
2023/02/10 - 13:44
EAEn 12.497 emakume ari dira I+G arloan lanean, horretan diharduten guztien % 37,2
Lanbide zientifikoetan gutxienezkoak izaten jarraitzen dute emakumeek, Medikuntza Zientzietan izan ezik, horietan emakumeak ia % 60 baitira. Osasun Zientzietako fakultateetan ere emakumeak dira gehiengoa, matrikulatutako ikasleen % 77 baitira emakumeak.
2023/02/10 - 09:00
Albiste izango dira: Aita Mariren itsasoratzea, 2023/24ko matrikulazioa eta Emakume Zientzialarien Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/10 - 08:50
''Emakume zientzialarien presentzia normalizatu beharra dago, salbuespena izateri utzi''
Ingeniaritza eta matematika arloan ikerlari dabiltzan Eider Aldalur eta Ainhize Barrainkuarekin egon gara. Bidean topatutako oztopoak eta emakumeek zientziari egin ahal dioten ekarpena izan dituzte hizpide.
2023/02/10 - 08:34
Euskal Herriko emakume zientzialari batzuei aurpegia jarri diegu
Ez daude diren guztiak, baina direnak badaude. Zortzi arlo zientifikoko emakumezkoen izen propioak bildu ditugu. Ikertzaileak dira, eta oraindik ere gizonezkoak nagusi diren mundu batean, euren presentzia normalizatzeko lanean dihardute.
2023/02/09 - 15:54
Angela Saini kazetari eta dibulgatzaileak gizakien arteko aldeak ikertu ditu azken hamarkadatan
Sainik dioenez, espezierik homogenoenetakoa da gurea, baina gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna oraindik ere errotua dago gizartean.
2023/02/07 - 13:31
Aretxabala: ''Fokuak Istanbulera hurbiltzen ari dira, eta hamarkadatan benetako hondamendia izan dezakegu''
Antonio Aretxabala geologoak lurrikara baten suntsipen mailan eragina duten faktoreak azaldu ditu, baita Turkiak Istanbul sismo handi baterako prestatzen ari dela ere.
2023/02/06 - 17:30
Pandemia egonkortu egin dela ematen du, baina covidak oraindik astero bost hildako uzten ditu EAEn
Ospitaleratutako pertsonen kopurua ia ez da aldatu, 78 izatetik 80 izatera igaro baita. Joan den igandean ZIUn zortzi ospitaleratu zituzten, duela zazpi egun baino bat gehiago.
2023/02/06 - 00:21
Azken proposamenari buruz hitz egiteko batzartu dira Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
2023/02/03 - 17:42
Minbizia kronifikatzea, ikerlarien helburuetako bat
Minbiziaren ikerketak aurrerapauso erraldoiak eman ditu. Gaixotasunarekin bizi ahal izatea da ikerlarientzat helburu nagusia.
2023/02/02 - 20:41
Baieztatu dute Lezetxikin neandertalak egon zirela Erdi eta Goi Paleolitiko garaien artean
Ikertzaileek ondorioztatu dute Lezetxikin atzemandako hortz-aztarna neandertalak "Mendebaldeko Pirinioetan topatutako bakarrak" direla.
2023/01/27 - 09:19
"Super arbolak", berotze globalari aurre egiteko
'Pinus radiata' espezieko "super arbolen" Europako lehen landaketa Laudion dago. NEIKERren laborategietan ereindako 800 zuhaitzek osatzen duten pinudia, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ezaugarri bereziak dituzte.
2023/01/25 - 16:25
''Super arbolak'', berotze globalari aurre egiteko
Enbriogenesi somatikoaren teknika erabilita lortutako pinus radiata espezieko "super arbolen" lehen landaketa Laudion dago. Berotze klimatikoari aurre egiteko ezaugarriak dituzte. Paloma Moncalean NEIKERreko ikertzailea da egitasmoaren burua. Teknika zertan datzan azaldu du.
2023/01/24 - 15:52
Lurraren nukleoa gelditu egin da: Zer esan nahi du horrek eta zer ondorio ditu?
Adituek uste dute horrek egunaren iraupenean eta itsas mailan eragina izan dezakeela, baina ohartarazi dute ez duela katastroferik eragingo. Javier Armentia astrofisikariak gaiaren inguruko zalantzak argitu dizkigu.
2023/01/23 - 21:15
Lurraren barne nukleoaren errotazioa alderantzikatzen egon liteke
Ikerketaren egileen arabera, bariazio hori lurrazaleko behaketa geofisikoetan izandako aldaketekin dago lotuta, hala nola eremu magnetikoarekin eta egunaren iraupenarekin.
2023/01/11 - 15:45
CIC biomaGUNEk arteriak fabrikatu ditu, 3D inprimaketa bidez
Polimeroak eta laborategiko zelulak nahastuta, lehen aldiz 3D inpresora batekin arteriak sortu dituzte. Arteriak ez dira gizakiekin erabiliko, baina aurrera begira pauso handia da bihotzeko gaixotasunak aztertzeko eta botika berriak probatzeko.
2023/01/11 - 13:11
Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
2023/01/09 - 21:50
Nolakoa da Marteko eguraldia? EHUren ikerketa batek argitu du batez besteko tenperatura -55 ºC-koa dela
Marteko egun baten iraupena, airearen tenperatura, haize-zurrunbiloen funtzionamendua eta beste datu asko argitaratu dituzte Nature Geoscience aldizkarian.
2023/01/09 - 21:43
Marten batez besteko tenperatura -55 gradukoa da
Marteko meteorologiari buruzko azterketaren emaitzak plazaratu ditu NASAk. Nature Geoscience aldizkarian argitaratuko da Marteko atmosferaren azterketa. Marten -55 gradu zentigratuko tenperatura egiten du.
2023/01/06 - 10:53
Osakidetzak kraken aldaeraren lehen kasu "esporadikoak" atzeman ditu Euskadin
Omikron aldaeraren azpialdaera dena Ameriketako Estatu Batuetan atzeman zuten lehendabiziko aldiz eta, itxuraz, kutsakorragoa da.
2023/01/04 - 15:33
Txinan agertzen ari diren kasuak omicronen aldaerakoak direla diote adituek, Europan dauden bezalakoak
Miren Basaras mikrobiologoak argi dio, zaintza aktiboa orokorrean aplikatu behar dela, eta ez soilik Txinatik datozen herritarrei. Helburua, aldaera berriak goiz atzematea da, aldaeraren batek, txertoak ziurtatzen duten babesa ezereztu dezake eta.