EAEn 12.497 emakume ari dira I+G arloan lanean, horretan diharduten guztien % 37,2
Zientziaren arloan diharduten emakumeen kopurua gorantz doan arren, diziplina gehienetan gutxiengoa izaten jarraitzen dute. Medikuntza Zientziena da salbuespena, hartan gehiengo baitira emakumeak.
Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Eustat - Euskal Estatistika Erakundeak hainbat datu plazaratu ditu ostiral honetan, zientzietan, bai lan-arloan, bai bigarren mailako irakaskuntzan eta unibertsitate-irakaskuntzan ere, emakumeek duten parte-hartzeari zifrak jarriz.
Eustatek landutako datuen arabera (2021eko ikasturteko datuak), EAEn guztira 33.591 pertsona aritzen dira I+Daren arloan eta, haietatik, 12.497 emakumeak dira, % 37,2, beraz. Hala ere, nabarmentzekoa da azken urteetan gora egin duela emakumeen presentziak sektore horretan, 2003an %31,3 baitziren.
Emakume horietatik gehienak zehazki 8.120, ikertzaileak dira (14.074 gizonak); emakume teknikariak 3.071 dira (gizonak 5.624) eta I+G arloan laguntzaile aritzen diren emakumeak 1.305 dira (1.390 gizonak).
Ildo horretan, eta I+Garen barruan, bioteknologiaren sektorea nabarmentzen da, arlo horretan diharduten pertsona guztien % 59,7 baitira emakumeak.
Zientzia-diziplinak kontuan hartuta, Ingeniaritza da jende gehien baina emakume gutxien aritzen den esparrua, % 28a baino ez. Zientzia-zehatzetan % 46 dira emakumeak eta % 47 Nekazaritza zientzietan.
Aldiz, emakumeak gizonak baino gehiago dira kopuruan Gizarte Zientzietan (% 52) eta nabarmen gehiago Medikuntza Zientzietan, hartan 10etik 6 baitira emakumeak.
Emakumeen ikasketak
Unibertsitatean, % 54 emakumeak dira (37.900, zehazki) eta gehienek, (19.867) Gizarte eta Lege Zientzietako ikasketak egiten dituzte; horietan % 59 dira emakumeak.
Halaber, emakumeen presentzia nabarmena da Osasun Zientzietako fakultateetan, matrikulatutako ikasleen % 77 baitira emakumeak (7140, zehazki).
Ingeniaritza da, ikasle gehien dituen bigarren adarra izanik (16.298 ikasle), emakumeek gutxien aukeratzen duten adarra (4.632, guztizkoaren %28).
Arte eta humanitatean emakumeak dira 10etik 6, eta zientzietan nahiko parekatuta daude matrikulazioak, (2.245 emakume eta 2.172 gizon).
Lanbide Heziketan, emakumeak % 35 dira, eta, unibertsitatean bezala, gehienek Osasunaren adarra aukeratu dute (% 75,6k). Ikasle kopuru handia biltzen duen beste adar bat Kimika da. Kasu horretan, emakumeak % 58,7 dira. Ikasle gehien biltzen dituzten arloen artean, alderik handienak Elektrizitatean eta Elektronikan agertzen dira. Izan ere, emakumeak % 6,1 baino ez dira.
Batxilergoari dagokionez, Zientzien batxilergoan mutilen eta nesken proportzioa oso antzekoa da (neskak % 48,8 dira). Giza eta Gizarte Zientzietako batxilergoen kasuan, aldea handiagoa da, eta feminizatuago daude. Zehazki, Gizarte Zientzietan, emakumeak % 57,7 dira, eta gizonak, berriz, % 42,3. Era berean, Giza Zientzietan emakumeak eta gizonak % 57,7 eta % 42,3 dira, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona atxilotu dituzte Ceutan, baldintza penagarrietan eta dirutza kobratuta migratzaileei "ostatu emateagatik"
Biak ala biak erakunde bateko kide ziren, eta asmo zuten hirira heldu berriak ziren migratzaileei dirua "lapurtzea". Izan ere, garaje batean lo egitearen truke, hilabetean 900 euro kobratzen zizkieten.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta bi gizon atxilotu dituzte
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak "irmo" gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu, sexu erasoa eta emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, hurrenez hurren. Halaber, hirugarren pertsona bat ikertzen ari dira.
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, labanak eskuan hartuta bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik
Bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, garaje bateko segurtasun kamerak kendu eta emakumearen ibilgailuaren gurpilak zulatu zituen.
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko plan berriak 35 hotel jartzea baimenduko du
Alde Zaharraren 'Birgaitze Integraturako Plan Berezia' izeneko ituna adostu dute PSEk, EAJk eta PPk. Plan horren arabera, lekuz aldatuko diren tabernei lizentzia mantenduko zaie, eta eraikin osoetako 35 hotel, gehienez jota, jarri ahalko dira.
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.