Zinemaldia

2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/25 - 08:00
Zinemaldiko beste ogibide batzuk ezagutzen: euskara itzultzailea eta ludoteka arduraduna
Alfonbra gorriaren izarrez aparte, badaude jaialdia behar bezala abiatzeko beharrezkoak diren bestelako lanak. Ainhoa Muniategi Puxika Gorria ludotekako arduradunarekin eta Idoia Gillenea itzultzailearekin izan gara.
2023/09/24 - 22:05
Basterraren arabera, ''Sultanaren ametsa'' pelikulak ez du lortu liburua lengoaia zinematografikora ekartzea
Arkaitza Basterra kritikariari ez zaio gustatu Sail Ofizialeko euskal pelikula. Nota ona eman die lehiako beste bi pelikulei: "Ex-Husbands (Senar ohiak)" eta, batez ere, "All dirt roads taste of salt (Estrata guztiek gatz gustua dute)".
2023/09/24 - 21:30
'Ex-Husbands' filmeko taldea, Zinemaldiko photocallean
Noah Pritzker film estatubatuarraren zuzendari eta gidoilaria Donostian izan da, aktore talde osoarekin batera. Pelikulak krisi beretik pasatzen ari diren hiru gizon dibortziaturen istorioa aurkezten du, maskulinitatea hizpide duelarik, tonu komikoan.
2023/09/24 - 21:19
Industria aeronautikoaren harribitxi den Boeing 787-8 batek 'Nada' telesaileko lantaldea ekarri du Bilbora
Enrique Piñeyro zinema zuzendari eta filantropoak gidatutako hegazkin pribatua 16:00ak aldera iritsi da Loiura. Masha Aminiren irudi bat eta esaldi hau darama hegazkinak albo batean: "Ezin da emakumerik erahil, burua ez estaltzeagatik".
2023/09/24 - 18:18
'Coche' Inciarte bizirik atera zen Andeetako istriputik, eta familia Euskal Herrian bizi da
J. A. Bayona zuzendariak Andeetako 1972ko tragedia du hizide "La sociedad de la nieve" pelikulan. 'Coche' Inciarte bizirik atera zen hegazkin istriputik. Uztailean hil zen, baina pelikula ikusi ahal izan zuen. Bere familia Hondarribikoa da.
2023/09/24 - 14:45
''Sultanaren ametsa'' pelikulako taldea, Donostiako Zinemaldian
Isabel Herguera zuzendaria eta animaziozko pelikulan lan egindako taldea Donostiako publikoaren aurrean agertu da, Urrezko Maskorra irabazteko lehian sartuta.
2023/09/24 - 07:00
''Sultanaren ametsa'' animazioaren bidaia feminista, Miren Arrieta aktorearen eskutik
Isabel Hergueraren filmak, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian, Rokeya Sakhawat Hossainek idatzitako utopia feminista du ardatz. Ines protagonistak, liburu hori topatzean, bidaia bat abiatuko du Indiara, baita bere barnean zehar.
2023/09/24 - 01:21
''Ez dago zuriketarik, Urrutikoetxea den bezalakoa erakusten du, pertsona hotza eta eskrupulurik gabea''
No me llames Ternera filmari buruz galdetuta, Francisco Ruiz filmean hitz egiten duen ETAren biktimaren bilobak ontzat eman du Evoleren eta Sanchezen dokumentala. "Harrigarria", "interesgarria"... esan dute beste ikusle batzuek.
2023/09/24 - 00:42
Franciso Ruiz ETAren biktima: "'No me llame Ternera' filmeko zuzendariek lan bikaina egin dute"
Dokumenaltala ireki eta ixten duen Francisco Ruiz Kursaaleko aretoan zegoen filma jendaurrean lehen aldiz eman denean. Txalo zaparrada jaso du proiekzioa amaitzean.
2023/09/23 - 21:42
Basterrak lehian sartu diren lehenengo pelikulak komentatu ditu: ''Fingernails'' eta ''Kalak''
Horiez aparte, Fernando Trueba eta Javier Mariscalen "They shot de piano player (Tiro egin zioten pianistari)", lehiaketatik kanpo, ez zaio gustatu Arkaitz Baterra kritikariari.
2023/09/23 - 21:31
Evole: ''Urrutikoetxea erakundea beste edozeren gainetik jartzen duen militantea da; dezepzionatu gintuen''
Jordi Evole "No me llames Ternera" dokumentalaren zuzendariari gustatuko litzaioke "adiskidetzeko hitzkuntza" entzutea ETAko kide ohiaren ahotik. Era berean, pelikularen egileek estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu dute.
2023/09/23 - 19:41
Evolek Josu Urrutikoetxeari buruzko dokumentalaren estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu du
Kazetariak "No me llame Ternera" ETAko kideari buruzko pelikula aurkeztu du Zinemaldian; "elkarrizketa tirabiratsu eta sakon bat" da. "Herrialde honen anomalia bat da bere iraganari begiratzen ez jakitea, nahiz eta min egin", esan du.
2023/09/23 - 18:34
J. A. Bayonak Andeetako tragediara zinemako enpatia ekarri du ''La sociedad de la nieve'' pelikulan
1972ko hegazkin istripuaren ondorengoa erakusten du Juan Antonio Bayona zuzendariak. "Lo imposible" filmean bezala, bizirauteko istorio bat da. Zinemaldiko "Perlak" sailean dago ikusgai.
2023/09/23 - 16:24
Carla Simon zinemagile kataluniarrak jaso du aurtengo Zinema Sari Nazionala
Larunbat honetan Tabakaleran egin duten ekitaldian eman dio saria Miquel Iceta ministroak. 36 urterekin, 'Alcarràs' eta 'Verano 1993' filmen zuzendaria gazteenetarikoa da aitortza hori jasotzen. Gainera, hiru Goya irabazi zituen bere opera primarekin, eta iazko Berlinalen Urrezko Hartza jaso zuen.
2023/09/23 - 11:29
Xarmaz beteriko irrintzi batek 2023ko Donostiako Zinemaldia abiatu du
Nerea Arrillaga irrintzilariak aho bete hortz utzi du Zinemaldiko publikoa, 15 segundo baino gehiagoko irrintzi handi batekin. Gainera, zintzarriak zeramatzaten joaldunak ere izan dira, jesarlekuen artean paseatzen.
2023/09/23 - 10:52
Zinemaldiaren irekiera gala, iruditan
Ikusi Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren irekiera galak eta alfonbra gorriak utzi dituen irudirik onenak.
2023/09/23 - 00:18
"Zine bakanala" hasi da Donostian, Miyazakiri ohorezko saria emanda
Zazpigarren artea protagonista nagusia da Donostian. 684 proiekzio hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, lehiaketa ofizialetik haratago. Izarrak ere izango dira, Hollywoodeko aktoreen greba gorabehera.
2023/09/22 - 23:37
Hayao Miyazaki zuzendariak Donostia saria jaso du Tokiotik
Zinema-zuzendariak bideo bat bidali du jaialdiari eskerrak emateko, baina ez zabaltzeko eskatu du.
2023/09/22 - 23:30
Claire Denis: 'Erronka handia da maila handiko jaialdi bateko epaimahaiburu izatea'
Zuzendariarekin batera, Christian Petzold alemaniar zinemagilea, Cristina Gallego kolonbiar gidoilaria, Fan Bingbing txinatar aktorea, Vicky Luengo espainiar aktorea, Brigitte Lacombe frantziar argazkilaria eta Robert Lantos hungariar ekoizlea egongo dira.