Zumaia
2024/05/31 - 07:00
Zumaiako adineko baten zaintzailearen aurkako epaiketa gaur hasiko da, emakumea itotzea egotzita
Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko hildakoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/03/25 - 06:06
''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''
2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2024/03/11 - 17:40
Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua datorren larunbatean berrezarriko dute
Zortzi hilabetez egon da itxita, luizi baten ondorioz. Orotara, hiru kilometro eta erdiko tartea berritu dute.
2024/03/05 - 16:23
Denborale labur baina gogorren ondorioak: hiru zulo azken asteetan Zarautz eta Zumaia arteko bidean
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
2024/02/26 - 20:46
Itsasoak euskal kostaldea astindu du, denboralearen ondorioz
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
2024/02/15 - 11:39
''Edda Goelo'' ontzia itsasoratu dute Zumaiako Balenciaga ontziolatik
Itsasontzia Siemens Gamesa konpainiarentzat egin dute, eta Iberdrolak Frantziako Saint-Brieuc badian duen parke eolikoan jardungo du. 83,5 metro luze eta 18,6 metro zabal dituen ontzia da.
2024/02/12 - 09:48
Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/11 - 19:55
Zaintza sistemak prest kostaldeko herrietan, goizaldeko itsasgora "historikoa" izan daitekeelako
Itsasgora 06:11n izango da, eta bat egingo du olatu handiengatik ezarritako abisu horiarekin, 05:00etatik 07:00etara egongo baita indarrean.
2024/01/27 - 21:29
Igande goizaldean itxi egingo dute AP-8 autobidea sei orduz, Zarautz eta Zestoa artean, zorua hobetzeko
Itxiera 00:00etatik 06:00etara izango da, eta tarte horretan ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaia lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.
2024/01/26 - 11:55
Gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean ontzi bat irauli ostean
47 urteko gizon baten gorpua atzeman dute bart uretan, Zumaia eta Getaria artean, bere ontziak irauli ostean. Ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, Orroagako hondartzako arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin (irudiak: Gipuzkoako Gurutze Gorria).
2024/01/26 - 09:18
Arrantzale bat hil da Zumaia eta Getaria artean, bere ontzia irauli ostean
Ontzian zihoazen beste bi gizonak Orrua pareko arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin. Bart Larrialdi zerbitzuek 21:20 aldera jazo dute gertakariaren berri.
2024/01/26 - 08:06
47 urteko gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean, bere ontzia irauli ostean
Arrantza ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, arroken artetik erreskatatu dituzte Orroagako hondartzaren parean.
2024/01/15 - 14:47
Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzalea zendu da
Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu zituen, eta 2011 Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan.
2023/12/20 - 15:08
Iñigo Urkullu: ''Terrorismoa oztopo bat da eta jende askok bizitza osoa egin beharko du hori pairatzen''
Iñigo Urkullu Zumaian izan da Korta enpresaren 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Lehendakariak gogorarazi duenez, ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaria "askatasunaren eta demokraziaren ikur bihurtu zen, bere gogoz kontra".
2023/10/20 - 15:23
Olatu denboraleak Zumaiako flyschean utzitako irudi ikusgarriak
Gaurko olatu denboralea Zumaiako flyschean, Aitor Agirrezabal Alustizarek Zumaiatik bidalitako irudi ederretan.
2023/06/22 - 21:17
Orioko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute; Zumaian, ordea, ez
Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin da.
2023/06/21 - 19:31
Abiatu dituzte Zumaia, harri-jasaren ondoren, hondamendi eremu izendatzeko izapideak
Harriak kalteak eragin zituen kalean aparkatuta zeuden 300 auto baino gehiagotan, baita fatxadetan eta teilatuetan ere. Haurreskolaren eraikinaren teilatuak kalte handiak jasan zituen, eta eskolak eta kiroldegiak ere ekaitzaren ondorioak jasan dituzte.
2023/06/21 - 14:40
Bihar erabakiko dute Zumaiako eta Orioko hondartzetan bainua baimendu ala ez, ura aztertu ondoren
Azken egunotako euriteen ondorioz, 'E. coli' bakterioaren gehienezko maila gainditu dutelako itxi zituzten atzo bi herriotako hondartzak. Bihar beste lagin bat aztertuko dute, eta orduan jakingo da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez.
2023/06/21 - 14:20
Bainua debekatu dute Zumaiako eta Orioko hondartzetan, 'E. coli' bakterioaren gehienezko maila gainditu baita
Orioko Udalak azaldu duenez, "azken egunetako euriteen ondorioz, ura zikina dator". Bihar, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta orduan jakingo da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez.
2023/06/21 - 13:09
Zumaian txingor historikoaren kalteak zenbatzen hasi dira
Zumaiako Udalak beharrezko izapideak hasi ditu atzoko txingor jasak eragindako kalteengatik hondamendi eremu izendatzea eskatu ahal izateko.