TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tokiko herritarrei zein kanpoko bisitariei egokitutako gida turistiko berria aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiak

Gida berriak "tresna erabilgarria" izan nahi du, turismo jasangarriaren aldeko apustua eginez, ingurumenaren eta tokiko kulturaren errespetua eta zaintza lehenetsiz.
Gipuzkoako gida turistiko berriaren aurkezpen ekitaldia Zumaiako San Telmo ermitan.
Gipuzkoako gida turistiko berriaren aurkezpen ekitaldia Zumaiako San Telmo ermitan.

Gipuzkoako Turismo gida berria aurkeztu du Foru Aldundiak gaur, Zumaian egin duen agerraldian. "Hain Gipuzkoa" markapean, bertako herritarrei zein kanpoko bisitariei zuzendutako gida da, eta bat dator "turismo-fluxuak desestazionalizatzeko eta deslokalizatzeko estrategiarekin".

Lehen aldiz, "lurralde osoan zehar pertsonalizatutako zazpi plan-gida" prestatu ditu Aldundiak. Hauek publiko guztiei zuzenduta daude eta honako ataletan banatzen dira: Hain naturala, Hain industriala, Hain kostakoa, Hain lasaia, Hain abentura, Hain familiarra eta Hain zaporetsua.

Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek azaldu duenez, "Gipuzkoak hamaika altxor ditu gozatzeko. Nahi dugu gu ezagutzera datozenak gurean murgildu daitezen, hots, gure lurraldean sar daitezen, nor garen eta nondik gatozen jakin dezaten, gure kultura, gure tradizioak, gure ingurunea eta gure jendea deskubritu ditzaten".

"Turismo jasangarriaren aldeko apustua eginez, ingurumena eta tokiko kultura ez ezik, gipuzkoarrak ere errespetatzea eta zaintzea lehenetsiz; euskal kulturaren eta euskararen ezagutza sustatuko duen turismoa; norberaren lurraldeko agentzia eta gidariekin eta tokiko merkataritzarekin lankidetzan arituko dena, gure ekonomia indartzen lagunduz; eta jarduera jasangarriak egingo dituena, garraio publikoaren erabilera eta birziklatzea sustatuz, besteak beste", gehitu du.

Gainera, gida berri hau "gipuzkoarrek lurralde honek eskaintzen dituen aukera itzelez goza dezaten" baliagarria izango dela dio.

Iraunkortasunaren ikuspegia kontuan gida edozein gailu mugikorretan egongo da eskuragarri, QR kode baten bidez, lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa). 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X