Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Pradalesek, Mikel Torres Enplegu sailburuarekin batera, Garbiñe Aranburu eta Mitxel Lakuntza hartuko ditu, sindikatuek eskatzen duten 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldataren inguruan eztabaidatzeko.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioa. Argazkia: EFE
Imanol Pradales lehendakariak ELAren eta LABen buruzagiak hartuko ditu gaur Lehendakaritzan, aipatu sindikatuek eskatzen duten lanbide arteko gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko.
10:00etan hasiko den bileran bertaratuko dira, lehendakariaz gain, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua, eta Garbiñe Aranburu eta Mitxel Lakuntza buruzagi sindikalak.
Sindikatuek lehendakariari eskatzen diote aurre egien diezaiola patronalari EAEn 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzeko, hori delako "dagokion lidergoa".
Izan ere, ELAk eta LABek kritikatzen dute Confebaskek "hirutan" itxi diola atea soldata horren negoziazioari, eta Eusko Lebiltzarrak, "Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJren eta PSE-EEren ekimenez", galarazi egin zuela 145.000 sinadura jaso zituen herri ekimen legegilea izapidetzea.
Sindikatuek azpimarratu dute martxoaren 17an lanbide arteko gutxieneko soldataren alde egindako greba "arrakastatsua" izan zela.
Te puede interesar
El Gobierno Vasco compra a una filial de Blackstone 510 pisos en Benta Berri para mantener su protección pública
Fallece un trabajador en accidente laboral en una empresa en el Puerto de Bilbao