Erretiro-pentsioen erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreakordioa, erretiro-pentsioak modu zuzenago batean kalkulatzeko

IU, ERC eta BNG alderdiak gainerako taldeek lortutako aurreakordiotik aldendu dira. Ostegun arratsaldean bilduko da berriro Batzordea.
jubilados EiTB
jubilados EiTB

Erretiroa hartzeko adinaren eztabaidak Toledoko Ituneko alderdiak banatu ditu beste behin; dena den, aurreakordioa lortu dute erretiro-pentsioak kalkulatzeko erabiltzen den epea luzatzeko, baina IU, ER eta BNG alderdiak ez daude ados.

Bilera luze bat egin ostean, alderdi politiko gehienak (PSOE, PP eta CiU) erretiro-pentsioak kalkulatzeko erabiltzen den epea luzatzeko aurreakordioa lortu dute. Egun, kotizatutako azken 15 urteak hartzen dira kontuan kalkulua egiteko, baina ez dute zehaztu zenbat urte izan behar diren.

IU, ERC eta BNG alderdiak gainerako taldeek lortutako aurreakordiotik aldendu dira, eta adostasun eza azaltzeko Toledoko Ituneko testuari boto partikular ezberdinak aurkeztuko dizkiotela azaldu dute; izan ere, Gaspar Llamazaresen (IU) hitzetan, gaur adostutako testuan, baliteke erretiro-pentsioa kalkulatzeko lan-bizitza osoa kontuan hartzea, eta horrek, erretiro-pentsioaren batez bestekoa jaitsiko luke.

IU alderdiaren ustez, gaurko bilera oztopatu duen arazo nagusia PSOEren proposamena izan da: erretiro adina 65 urtetik 67ra igotzea, alegia.

Isabel Lopez i Chamosa PSOEk batzordean duen bozeramailearen arabera, egungo erretiro-adina erreala (63 urte) legezko adinera (65 urte) hurbiltzea da sozialisten asmoa, eta lan-bizitza luzatzeko pizgarriak proposatu ditu.

Testu hori PSOEk eta CiUk lagundu dute; gainerako alderdiek "nahasgarritzat eta zalantzazkotzat" jo dute.

Hori horrela Tomas Burgos PPk batzordean duen bozeramaileak hedabideei jakinarazi dienez, txostenak "argi" utzi behar du erretiroa hartzeko arauzko adina "65 urte" direla.

Herritarrek pentsioen sisteman egindako aldaketei esker langileek zergak denbora luzeagoan ordainduz egindako esfortzua hobeto igarriko dela jakitea da garrantzitsuena, Burgosen hitzetan. Ildo horretan, moldaketa "mailaka" egingo dela eta solidaritate irizpidea "bermatua" dagoela esan du.

Halaber, erretiro-pentsioa kalkulatzeko zenbat urtez lan egin den zenbatzeko modua homogeneizatzeko aurreakordioa ere lortu dute.

Ostegunean bilduko da berriro Batzordea, 16:00etatik aurrera; besteak beste, alargun-pentsioei buru eztabaidatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X