Greba orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOOek eta UGTek ez dute baztertzen mobilizaziorik

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako deitu dute greba orokorra EAEn eta Nafarroan pentsioen erreformaren kontra.

CCOO-Euskadi sindikatuak adierazi du ez dela inoren atzetik joango baina ez du baztertu inolako mobilizaziorik, ezta greba bera ere, pentsio sistema publikoaren kontra. Gauza bera azpimarratu du UGT-Euskadi sindikatuak eta greba orokorrerako deialdia kritikatu du sindikatu abertzaleek haien "interes alderdikoiak" langileen interesen aurrean jartzeagatik.

Gaur, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako greba orokorra deitu dute EAEn eta Nafarroan, pentsioen erreformaren kontra.

Ohar baten bidez, CCOOek kritika egin die ELA eta LAB sindikatuei. Beste behin ere langilearen ondoeza manipulatu eta protagonismo bila ibiltzea leporatu die, eta sindikalgintzaren erantzun bateratua oztopatzea.

Nolanahi ere, Euskadiko CCOOek berretsi du lanean jarraituko duela langileen eskubideen alde, eta beraz, ez duela baztertzen inolako mobilizazio aukerarik.

UGTek bere aldetik, erretiratze adina atzeratzearen aurka eta pentsio sistema publikoaren alde dagoela berretsi du. Pentsio sistemaren erreforma egiteko Gobernuaren "mehatxuei" erantzutea ez du baztertu sindikatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X