Vitoria-Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mercedesek % 10 murriztu beharko du pertsonaleko gastua VS20a lortzeko

Gasteizko fabrikaren zuzendaria Mercedes-Benzeko zuzendariordearekin bildu zen Alemanian eta baldintza horixe jarri zion furgoneta berriaren fabrikazioa Arabara eramateko.
Alemania Unda Mercedes eitb
Alemania Unda Mercedes eitb

Gasteizko Mercedes-Benz fabrikak % 10 murriztu beharko du pertsonalak sortzen dituen gastuak VS20 furgoneta berriaren ekoizpena bere gain hartu nahi badu, Emilio Titos fabrikako zuzendariak jakitera eman duenez.

Titos Bernabe Unda Industria sailburuarekin izan da Daimler-Mercedesen egoitza nagusian, Sttutgarten (Alemania), eta bertan Vans Volker Mornhinweg enpresaren presidenteordearekin bildu dira.

Gasteizko fabrikaren zuzendariak azaldu duenez, langileei dagoeneko esan diete, "gardentasun osoz", aipatu murrizketa egin beharko duela pertsonaleko gastuetan, eta ikusiko dutela nola egin.

Arabako lantegiaren etorkizuna, % 100ean, VS20 furgonetaren mende dagoela azpimarratu du Titosek. 2012an hasiko dira ibilgailua ekoizten eta Gasteiz da ardura hori hartzeko hautagai nagusietako bat.

Pertsonaleko % 10eko murrizketaz gain, zuzendariak azaldu du energia kontsumoa ere jaitsi beharko dela.

Unda sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Gasteizko fabrikaren garrantzia soziala azpimarratu omen die Mercedeseko agintariei, eta ardurarekin jokatzea eskatu diete bai langileei bai enpresariei.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X