Trenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek 300 milioi euroko kontratua lortu du Zeelanda Berrian

57 tren elektriko egingo ditu Auckland hirirako eta 12 urteko mantenua bere gain hartuko du. Enpresa beasaindarra Ozeaniako merkatuan sartu da lehenengo aldiz.

CAFek 300 milioi euroko kontratua sinatu du Zeelanda Berrian 57 tren elektrikoren eta 12 urteko mantenuaren truke, enpresak jakitera eman duenez. Auckland hirirako trenak egingo ditu enpresa beasaindarrak.

Proiektu horri esker, trenak egiten dituen enpresa Ozeaniako merkatuan sartuko da lehenengo aldiz eta nazioarteratzen jarraituko du.

Auckland KiwiRail enpresari 57 tren elektriko salduko dizkio, tren bakoitzak sei bagoi izango ditu eta 380 bidaiari eramateko aukera emango du.

CAFek duela gutxi Londresko Heathrow aireportua hiriarekin lotzeko egin zituen trenen antzekoak izango dira. Besteak beste, 'wifi' zerbitzua eskainiko dute bidaiariek Internet erabil ahal izan dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Dorre elektrikoa elektrizitateta argindarra electricidad torre eléctrica
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Konpainia elektrikoen bezeroak babesteko neurri-sorta onartu du Espainiako Gobernuak, tartean dei komertzialak debekatzea

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bultzatutako Errege-Dekretu berriaren arabera, elektromendekoei eta zaurgarriei ezingo zaie argindarra eten ordaintzen ez badute ere, eta kontratuak eteteak ez dute, oro har, zigorrik izango.  Halaber, zigorrak aurreikusten dira konpainientzat, arauak hausten dituztenerako.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X