Pradalesek aliantza politiko berri baten alde egin du, "berrindustrializazioan" Europak "benetako autonomia" izan dezan
'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da Leaders Meeting–Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.
Leaders Meeting–Fit for the Future goi-bileraren amaiera ekitaldia, Bilbon. Argazkia: Irekia
Europako hamalau industria-eskualdek 'Bilboko Adierazpena' izenpetu dute gaur Bilbon, Leaders Meeting-Fit for the Future goi-bilera amaitzeko. "Industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko konpromiso komunak" biltzen ditu agiriak, eta Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko duen ahalmena indartzeko beharra" azpimarratzen du.
Eusko Jaurlaritzak eta Flandesko Gobernuak gidatu dute goi-bilera, eta Nafarroako Gobernuak parte hartu du, Katalunia, Valonia, Frantzia Garaia, Ekialde Handia, Austria Garaia, Lombardia, Saxonia, Baden-Württemberg, Mendebaldeko Pomerania, Emilia-Romagna eta Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeetako ordezkariekin batera. Guztiak bat etorri dira industriaren estrategia prozesuen erdigunean egon behar dutela esatean, "etorkizuneko Europa lehiakorra" eraikitzeko.
Bere hitzaldian, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du "estatuaz azpiko errealitateek eta lurraldeek ahots propioa" eta "Europa berpizteko erabakietan, inbertsioetan eta gobernantzan parte hartzeko gaitasuna" izan behar dutela.
“Ziurgabetasunari ibilbide-orri zehatz batekin aurre egiteko elkarrekin jardutea erabaki dugu. Aurrera egin dugu Europaren subiranotasuna klusterren eskutik indartzeko, hiru arlo estrategikotan: teknologia garbiak, adimen artifiziala eta kuantikoa, eta osasuna eta bioteknologia", azpimarratu du Pradalesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan