Inbestidura-eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Defizit publikoa 16.500 milioitan murriztuko du Gobernuak

Rajoyk esan du Espainiak "erreforma handiak" behar dituela, defizita murriztu eta enplegua sortzeaz gain.
congreso kongresu investidura rajoy inbestidura diputados diputatu madrid madril
Defizita % 4,4an kokatu nahi du Rajoyk. Argazkia: EFE.

Mariano Rajoyk iragarri du datorren urtean 16.500 milioitan murriztuko duela defizit publikoa, Estatuko diru-sarrerak eta gastuak orekatzeko eta, ondorioz, Barne Produktu Gordinaren defizita % 4,4an ezartzeko.

Rajoyk esan du Espainiak "erreforma handiak" behar dituela, defizita murriztu eta enplegua sortzeaz gain.

"Egoera oso oso txarra da", esan du Rajoyk Madrilgo Kongresuan. Gogoratu duenez, aurreko hiruhilekoan Espainiako ekonomiak atzera egin zuen eta oraingoan "atzera egiten jarraituko duela ematen du". Datozen bi urteetara begira, aurreikuspenak txarrak direla onartu du.

2011ko defizit publikoa 65.000 milioi eurotan kokatuko dela azpimarratu du (BPGren % 6). Kopuru hori "handiagoa" izan daitekeela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X