Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.
Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo du elektrizitate-sorkuntza berriztagarria, industria bazkide pribatuekin batera egindako 80 milioiko inbertsioarekin, 2030era arte. Helburu horretarako, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko gida bat prestatu du, sorkuntza eoliko eta fotovoltaikoko garapen handiak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko.
Euskadin energia eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko instalazio handiak hedatzeko identifikatutako "EEEren lehentasunezko jarduera-eremu" horiek aurkeztu ditu Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Dokumentuak eguzki-energiako eta energia eolikoko hamaika 'planta handi' aurreikusten ditu 2030erako: Araban, Ekian 3 (24 MW), Vitoria Solar 2 (35 MW), Vitoria Solar 1 (35 MW), Lantaron (50 MW), Ekienea (108 MW), Labraza (40 MW), Azazeta (40 MW). Gipuzkoa eta Araba artean Aramaio/Leintz Gatzaga parkea (35 MW) aurreikusi da. Gipuzkoan, Elgea-Urkilla (59 MW) instalazioa berrindartzea aurreikusten da. Bizkaian, Bilboko portuaren instalazioa (8 MW) eta azpiegitura horretan bertan beste proiektu bat (10 MW) indartzea aurreikusi da.
Jauregik azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bazkide pribatuak bilatuko ditu proiektu horietan batera inbertitzeko, eta horiek abian jartzeko inplikatutako gainerako erakundeekin ere lankidetzan arituko da.
Urrats horrekin, Euskadik bikoiztu egingo luke energia berriztagarria sortzeko duen gaitasuna, bere autonomia energetikorantz aurrera egiteko. Helburua hornidura-segurtasun handiagoa, industria-lehiakortasuna eta gizarte-ongizatea bermatzea da.
'Kanpoko shock energetikoak'
Mikel Jauregik ohartarazi duenez, "Euskadik autonomia energetikoan aurrera egin behar du, elektrizitate berriztagarria sortzeko gaitasuna garatuz". Sailburuak gaineratu du autonomia energetikoa behar estrategikoa dela Europarentzat eta Euskadirentzat errealitate geopolitiko berriaren aurrean, eta, beraz, beharrezkoa dela "Euskadiren autonomia eta segurtasun energetikoa indartzea , gure etxeak eta industriak ez daitezen hain kalteberak izan kanpoko 'shock' energetikoen aurrean ".
Horrela, azaldu du Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez, garapen fotovoltaiko eta eoliko handien aldeko apustua egingo duela, eta 80 milioi euro inbertituko dituela bazkide industrialekin batera 2030era arte.
Aurreikuspenen arabera, proiektu eoliko eta fotovoltaiko horiekin 450 MW sortuko dira. Horrek, 2030era arte aurreikusitako autokontsumoaren 300 MW-ko igoerarekin batera, elektrizitate-sorkuntza propio hori bikoiztea ekarriko du, ratioa % 7,9tik % 15era hobetuz.
Ildo horretan, EEEk bere lan-ildoa bizkortuko du industria-bazkide potentzialekin, lehentasunezko jarduketa-eremuetan identifikatutako proiektuak garatzeko 2030era arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.