De Guindosen hitzak zehaztuz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkidegoen autonomia ekonomiko eta politikoa defendatu du Montorok

Defizit-muga betetzen ez duten erkidegoak zigortzeko ''aukera'' mahai gainean jarri du ministroak, PPk agintzen duen erkidego autonomietako ordezkariekin egindako bileran.
Cristoban Montoro. Argazkia: EFE.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetarako ministroak uste du estatu deszentralizatu batek ez duela zertan xahutzailea izan behar, eta ez duela zertan defizita sortu behar. PPk agintzen duen erkidego autonomietako ordezkariekin egin duen bileran, defizit-muga betetzen ez duten erkidegoak zigortzeko ''aukera'' mahai gainean jarri du Montorok.

PPk kaleratu duen ohar baten arabera, bilera horretan erkidegoen autonomia ekonomiko eta politikoarekiko zein finantza arloko autonomiarekiko ''Alderdi Popularrak duen erabateko errespetua'' berretsi du Montorok. Orain egun batzuk De Guindos ministroak erkidegoen aurrekontuen inguruan egindako adierazpenak zehazten ditu horrela ministroak.

Era berean, zergen igoera erkidegoen eta udalen baliabideentzako pizgarri izango direla azaldu die Montorok PPko ordezkariei, eta, erkidegoek, bestalde, defizit publikoarekiko eta ''helburu hori lortzeko hartu beharreko neurriak hartzeko'' konpromisoa hartu dute.

Montorok ostegun honetan emango die batzarraren berri beste erkidegoei.

Zigorrak ezartzeko aukera

Defizit eta gastu-mugak betetzen ez dituzten erkidegoei zigorrak ezartzea aztertuko du Espainiako Gobernuak, iragan udan onartutako Konstituzioaren erreformaren baitan. Zehazki, defizit publikoaren muga gainditzen dutenei ekarpenik ez egitea edo ekarpenak blokeatzea aztertzen ari dira, Europar Batasunak aurreikusten dituen neurrien ildotik. Hala jakinarazi du Cristobal Montoro ministroak kazetariekin izandako solasaldian.

Lege proiektu hori datozen asteetan eztabaidatuko da Kongresuan. 2002rako administrazio publikoetako defizita gehienez % 0,4koa izan dadin legez ezarri nahi du PPk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X