Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko sindikatuek langileak 'gogaitutak' daudela ohartarazi dute

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkarien hitzetan, langileak "gogaituta eta haserre" daude murrizketa ekonomikoen ondorioz, "zerbitzu publikoen eta gizarte osoaren kalterako baitira".
ELA, LAB eta STEE-EILAS sektore publikoko lanuzteaz hitz egin dute. Argazkia: Efe.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkarien hitzetan, langileak "gogaituak eta haserre" daude murrizketa ekonomikoen ondorioz, "zerbitzu publikoak eta gizarte osoa kaltetzen dutelako".

Sindikatuek hausnarketa hori egin dute Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritzan sektore publikoan otsailaren 9an egingo duten lau orduko lanuzte deialdia aurkeztu baino lehen.

Igor Eizagirrek (ELA), Arantxi Sarasolak (LAB) eta Belen Arrondok (STEE-EILAS) aurkeztu dute deialdia.

Kazetariei egindako adierazpenen arabera, langileak informatzeko egiten ari diren batzordeetan langileen "haserrea" agerian gelditu da.

Hori dela eta, lau orduko lanuztea deitu dute otsailaren 9rako, eta "puntu eta jarrai" bat baino ez da izango sindikatuek aurrera atera nahi duten mobilizazioen estrategian.

"Inora ez garamatzaten politikekin ados ez gaudela salatu nahi dugu. Halaber, Patxi Lopezen Gobernuari mezu argia bidali nahi diogu: ez ditugu murrizketak onartzen, eta, enplegua sortu eta ekonomia sustatzeko, zerbitzu publikoak garatzen jarraitu behar direla uste dugu", ohartarazi du Eizagirrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X